Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

  • Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.


2017ko urtarrilaren 2an - 10:06
Euskal Konfederazioak eta Baterak iaz Baionan deitu zuen 7. Deiadar manifestazioaren lekukotasuna.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erakundeak hiru atal berezitu izango ditu: 233 kideko elkargo kontseilua, 69 kidek osatutako batzorde iraunkorra eta 25 kideko batzorde eragilea. Oraingo hamar herri elkargoen eremuko lurralde poloak izango dituzte hurbileko zerbitzuak bermatzeko, baita eskumenen araberako sindikatuak. Bi aholku batzorde ere izango ditu: Auzapezen Biltzarra eta Garapen Kontseilua, gizarte zibileko eragileen ahotsa izango dena. Mendialdea eta hiriguneak batuko dituen elkargo bakarra “iraultza txiki” gisa hartu dute eragileek.

Kontseiluko 233 kideek beste bi batzordeetako kideak aukeratu behar dituzte orain. Urtarrilaren 23ko bileran lehendakaria nor izango den erabakiko dute, Jean Rene Etchegaray faborito izanik. Aurrekontuak apirila amaitu aurretik onartuta egotea espero da.

Euskal Elkargoak hizkuntza eta kultura politikaren eskumenak hartuko ditu, Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak eskatuta. Egun dauden hamar herri elkargoen eskumenak ere bereganatuko ditu, tartean lurralde antolaketa, garapen ekonomikoa, ingurumena eta etxebizitza. Eskumen hauen kudeaketa elkargoaren esku geratzen den edo herriei itzuli behar zaien erabaki beharko dute bi urteko epean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2017ko urtarrilaren 2
Caroline Phillips, Garapen Kontseiluko presidentea
"Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik"

2016ko uztailaren 20
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Eguneraketa berriak daude