Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: “Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman”

  • Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela Etxeleku ez dadila gehiago erreferente izan, Marieniako lurren harira Kanboko kontseiluan gertatutakoa ez baitu argiki kondenatu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 24an - 07:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gutun horren izenpetzaileak Kanbo, Arrangoitze, Ezpeleta, Jatxu, Luhuso eta Zuraideko auzapezak dira. Peio Etxelekuk deitoratzen du ez duela aukerarik izan bere burua defenditzeko.

Etxegaraik bere aldetik Elkargoaren funtzionamendua segurtatzeko erabakia hartu duela azpimarratzen du. Etxelekuren kargutik kentzea galdegin duten hautetsien artean, haren talde politikoko bi auzapez badira.

 


Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.