2025eko maiatzaren 25

Ez al dugu helduak izan nahi? Zeintzuk dira adingabetasunaren abantailak? Kantek galdera horiek mahai gaineratu zituen Zer da ilustrazioa? lan ospetsuan. Beste norbaitek gure ordez pentsatzen badu eta gure ordez erabakiak hartzen baditu, ez gara gu horretaz arduratu behar. Erosoa izan daiteke, eta erratzen banaiz edo hanka sartzen badut, erantzukizuna ez da nirea. Baina eroriz ikasten da ibiltzen, eta Kantek heldutasuna aldarrikatu zuen, ilustrazioarekin batera... Baina, zer da heldua izatea?

Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.