Sarek mobilizazioak egingo ditu abenduan Hego Euskal Herriko hiriburuetan

  • Mobilizazioak deitu dituzte abenduaren 19tik 26ra Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Horrez gain, kartzeletara martxak ere egingo dira.


2020ko abenduaren 10an - 09:22
Argazkia: @sareherritarra

Sare herritarra plataformak, duela hilabete jakinarazi zuen urtarrilean Bilbon egin ohi den manifestazioa aurten ez egitea erabaki dutela, osasun krisia medio, naiz eta, herriz herri mobilizatzeko deia egin zuten urtarrilaren 9rako. Abenduaren 19tik 26ra bitartean ere mobilizazioak egingo dituzte eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. 

Sarek, mobilizatzeko "arrazoiak" badaudela adierazi du. Kezka agertu dute motxiladun haurren egoeraz, larriki gaixo dagoen Ibon Iradi presoak COVID-19a igaro izanaz, eta urruntze politika eta COVID-19a medio senideek bizi duten egoeraz

Antolatutako lehen mobilizazioak abenduaren 19an izango dira. Bata, Berriozarreko (Nafarroa) Euskal Herria plazatik Iruñeko espetxera antolatu duten martxa, 17:30ean abiatuko dena, "Iluntasunari etxerako argia" lelopean. Egun berean, Bilbon ere mobilizatuko dira, "Bidea gara" lelopean, arratsaldeko 19:00etan Arriagan. Hilaren 24an, Gasteizen egingo dute mobilizazioa, 19:00etan, Ahateen iturria plazan. Azkenik, abenduaren 26an Basauriko (Bizkaia) osasun etxetik kartzelaraino luzatuko den martxa egingo dute, eta Donostian, Martuteneko espetxetik Loiolara joango dira, 11:00etan abiatuta, "Urruntzea + COVID 19 = umezurtz" lelopean. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare plataforma
2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Konponbideari ateak irekitzeko giltzak

Eragile sozial, politiko, sindikal eta norbanako ugarik bat egin dute Sare Herritarrarekin, euskal preso politikoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera emateko. Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak hartzera deitu dute.


Eguneraketa berriak daude