Haziaren egun ederra ospatu dute Zigan

  • Haziak elkartrukatzeaz gain, Jakoba Errekondok solasaldia eskaini zuen martxoaren 10ean. Urte batzuk dira Baztanen Haziaren eguna egiten dena, azkeneko hiruetan gainera, herriz herri aldizkatuz. Horrela, aurtengoa Zigan egin dute, larunbatean;  Zigako Herriaren eta Hazitik Hozie elkartearen artean hain zuzen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 13an - 08:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herriko frontoian hazien trukerako mahaiak paratu zituzten eta herriko haziak eta bertze herrietatik etorritakoenak trukatu ahal izan zituzten:  ilarra, artoa, kalabaza, eguzkilorea…  Ondotik eskolan egin zen mintzaldian Jakoba Errekondok aipatu bezala haziak ura ekarritakoak izan behar dute, hau da, goragotik etorri behar dute, toki zailagoetakoak, ondotik aisago emanen baitute. Horrela, Beartzunen  450 metrotan egindako eta hazien trukerat ekarritako artolandako arto haziak bereziki aipatu zituzten.

Gainerakoan Errekondoren eleketaldian ilargiaren eraginaz aritu ziren, txertaketaz, lurra iraultzeaz e.a. Akaberan Glisofato eta Rondup bezalako  herbizidetaz mintzatu ziren. Errekondok aipatu zuenez minbizia sortzen duten pozoiak dira eta herbizida horiek erretako bazterretako maraguri eta mazukreak ez jateko ohartarazi zuen.

Aurtengo Haziaren Eguna Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren egitarauaren barnean egin da eta ondoko asteetan bertze bi hitzordu izanen dira. Martxoaren 22an Glisofatoa-Rondup: inguruaren pozoiketa eta jendeen minbizia mintzaldia izanen da, EHNE sindikatuko Paul Bengoa teknikariaren eskutik. Eta Martxoaren 24an bertako zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia eginen dute Berroetan, Xabier Zabaleta gidariarekin.

Albiste hau Erranek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurri gehiago: Haziak
Haziak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...