Haurreskolak partzuergoko kudeaketa langileak greban

  • Haurreskolak partzuergoko kudeaketa langileen "lan baldintza prekario eta onartezinen" aurkako greba deitu dute STEILAS eta ELA sindikatuek. Asteartean Eibarko kaleetatik mobilizatu ziren, eta asteazkenean elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian.


2019ko otsailaren 6an - 10:45
Haurreskoletako kudeaketa langileak, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrealdean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileok urteak daramatzagu lan baldintza prekario eta onartezinetan lanean", diote prentsa-oharrean: "Ez dugu lanpostu zerrendarik, %100 behin behinekoak gara, ordezkapenak bete beharrean, langileak arlo batetik bestera mugitzen gaituzte, lan zama jasanezinak eraginez. Hezkuntza sailarekiko, bataz beste, 2 kategoriako aldea dugu, honek sortzen duen soldata arrakalarekin, eta abar...".

Langileek aitortzen dute abenduan izandako mobilizazioei esker aurrerapauso batzuk eman direla, "orain arte 'ezinezkoak' omen zirenak, egun batetik bestera posible bihurtuz". Hala ere, diotenez, oraindik "hanka motz" gelditu dira zenbait gai. "Hori dela eta, hauek dira gure eskaerak: ordezkapenak lehen egunetik betetzea; murrizketa guztiak ordezkatzea, heren batetik aurrera; ordezkapenak betetzeko sortuko den lan-poltsaren araudi eta egutegi egokia zehaztua; lan kargak kontutan hartuz, Lanpostu Zerrenda (RPT) duina osatzea; barne promozioari dagokionean, Administrazio Publikoa erreferentzi moduan hartu eta Haurreskolak Partzuergora egokitzea; eta falta den pertsonal guztiaren kontratazioa burutzea".

Langileen hitzetan, hau guztia aurrera eramateko "beharrezkoa" izango da enpresak proposatutako gaiak "behar bezala landuta eta zehaztuta ekartzea". Horrela izan ezean, mobilizazioekin jarraitzeko beste biderik ez dutela izango adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude