Haurreskola Partzuergoak egindako antolamendu eta funtzionamendu aldaketek ez dituzte gurasoen beharrak asetzen

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"5/03-2023 Erabakia, martxoaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza, funtzionamendua eta haurren izen-emate arauak 2023-24 ikasturterako" dokumentuan, hurrengo urtean partzuergoko haurreskoletan emango diren aldaketak jasotzen ditu.

Behin eta berriz entzun dugu prentsan, irratian eta telebistan 2023-2024 ikasturtetik aurrerako partzuergoko haurtzaindegien doakotasuna. Doakotasun horrek, baina, letra txikiz idatzitako hainbat eta hainbat aldaketa ditu, zeinak gurasoon beharrak ez dituen inolaz ere asetzen.

Aldaketen artean dugu, alde batetik, matrikulazioa egiterako orduan gurasoen lan egoeraren menpekotasuna. Hau da, umearen matrikulazioa egiteko, gurasoek derrigorrez lanean egon behar dute; ezin dira gurasotasun baimenean edota haurren zaintzagatiko eszedentzian egon, horrek dakarrenarekin.

Urteetan kontziliaziorako lortu diren aurrerapauso guztiak blokeatzen ditu Haurreskolak Partzuergoaren agindu berri honek eta aurrera beharrean atzera goazenaren zantzua dugu

Bestalde, barematzeko erabiltzen diren irizpide batzuk ere askotan zentzugabeak dira. Ordutegian eta horren malgutasunean murrizketa esanguratsuak egingo dituzte, eta familien kontziliazioa erabat baldintzatuko dute. Azkenik, gutxieneko asistentziaren betebeharra ere egongo da kaleratua ez izateko.

Haurreskola Partzuergoko matrikulazioko aldaketa horiek guztiak tarteko, Oñatiko Txiki Txoko Haurreskolako egoera ekarri nahi dugu orain aditzera, eta bertako hainbat kasuistika azaldu:

  1. 0-1 urteko gelan matrikulatua izan nahi zen ikasle baten aitak lau asteko aitatasuna oraindik hartu gabe duenez, ez da onartua izan. Familia bakoitzak daki noiz behar dituen aste horiek hartu kontziliazio egokia emateko, eta egoera horrek lau aste horiek irailean hartzera behartzen du aita. Hori edota aiton-amonen edo kontratatutako pertsona baten beharra izatera haurra zaintzeko.
  2. 1-2 urteko gelan 2022-2023 ikasturtetik ia bertan dauden bi geletako plazak beteta zeudenez izena eman duten 20 familiatatik 14 hasiera batean itxaron zerrendan egon dira. Partzuergoak beste gela baten irekiera onartu duenez, azkenean onartuak izan dira guztiak. Plaza guztiak, baina, beteta daude eta inork ikasturtean zehar matrikula beharra izango balu ezingo luke.
  3. Irekitako gelak oraindik ez du bermatzen irailaren hasieran bertan hasi ahalko direnik. Udala obraren gainean egongo da eta ahalegin guztiak egingo ditu, baina airean dago eta familiek kezka dute.

Familien kezkekin jarraituta, ondorengo hauek ere baditugu:

  1. Ordutegiaren murrizketak ez du familia eta lana bateratzen laguntzen. Kanpoan lan egiten duten familia asko daude eta horiek ez dute nahikoa planteatzen den ordutegiarekin haurraren kontziliaziorako, are gehiago bi edo ume gehiago izanez gero. Kasu horietan, gainera, umeak bi eraikin desberdinetan izan eta ordutegi berean batu edo utzi behar badituzu ezinezkoa da biengana iristea. Gainera, partzuergoa jakitun da ordutegi horrek ez dituela familia guztien premiak asetzen. Badakigu, gainera, esperientzia pilotu bat egin dela hiriburuetan 19:00ak arteko ordutegiarekin eta ez dela batere arrakastatsua izan. Zergatik ez banatu hiru ordu horiek goizean lehenago ireki eta arratsaldean beranduago jasotzeko aukera eskainita? Partzuergoak matrikulatutako haurren ordutegiak aztertu omen ditu, eta ikusi dute planteatzen den ordutegia dela gehien aukeratzen dena. Baina hori aiton-amonen edota ordaindutako beste pertsona batzuen beharraren ondorioa da. Laguntza horiek ez dituzten familiek zer egingo dute? Partzuergoak berak familiek duten murrizketarako edota baimenak hartzeko aukeraz hitz egiten du, baina familia bakoitzaren egoera sozioekonomikoa zein den bakoitzak ezagutzen du eta horretan ezin gara oinarritu.
  2. Matrikulaziorako planteatzen diren irizpideak (baremoak) ere oso eztabaidagarriak dira. Adibide moduan, herrian edo herritik kanpo lan egitearena daukagu. Lehenak gehiago puntuatzen du bigarrenak baino, baina beharra bigarren kasuan handiagoa da.

Urteetan kontziliaziorako lortu diren aurrerapauso guztiak blokeatzen ditu agindu berri honek eta aurrera beharrean atzera goazenaren zantzua dugu.

Zerbitzu publikoa eta unibertsala behar dugu izan, ordea, doakotasunak ezin du suposatu familiak kanpoan uzteko pentsatuta dagoen proposamen baztertzaile eta mugatzailea. Are gutxiago familien eskubideak urratzen dituena.

Horregatik guztiagatik, eskertuko genuke Partzuergoak familien eskariak eta beharrak ongi aztertzea eta beharretara egokitzea.

Oñatiko familiak: Maialen Barrena, Angel Lera, Xabier Narbaiza, Ander Zabaleta, Ane Anduaga, Josune Benito eta Haizea Etxebarria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude