Larunbata honetan gauerdian lehertuko da Donostiako festa handia, San Sebastian egunez, eta ohi bezala dozenaka danborrada aterako dira kalera. Oraindik badira emakumeak baztertu eta baldintza beretan parte hartzen uzten ez dietenak.
Denera 147 danborrada aterako dira kalera aurten eta 18.000 lagunetik gora hariko dira danborrak astitzen. Donostiako Udalak emandako datuen arabera, 7.681 emakumek eta 10.718 gizonek hartuko dute parte. Lehen danborrada "mistoa" 1980an atera zenetik, pixkanaka gero eta gehiago izan dira emakumeak baldintza beretan onartu dituzten elkarteak. 2009an Udalak erabaki zuen diru-laguntzarik ez ematea emakumeak baztertzen zituzten elkarteei.
Hala ere, oraindik badaude soilik gizonezko danbor jolez osaturiko danborrada diskriminatzaileak. Zein dira? Estitxu Zabala Irutxuloko Hitzako kazetariak eman du zerrenda Twitter bidez: Amigos del Europa, Club Cantabrico, Catedral Centenario Asociacion, Gizartea, Ondar Gain, Sociedad Recreativa Antonio Bar, Aizepe S.G, Ollagorra, eta Zubi Gain.
San Sebastian egunean, helduen 147 danborrada ibiliko dira hiriko kaleetan. Horietatik bederatzi gizonek soilik osatuko dituzte, eta hauek dira... #SanSebastianEguna #danborrada pic.twitter.com/ANKhltGdmB
— Estitxu Zabala (@EstiZabala) 2019(e)ko urtarrilaren 16(a)
Elkarte askoren izaera matxista
Danborradan bederatzi elkarte hauek dira emakumeei danborra jotzen uzten ez dietenak. Hala ere, badaude emakumeei danborradako erabakiguneetan parte hartzen uzten ez dieten elkarteak, baita bazkide izan edo sukaldera sartu ezin direnak ere. Errealitate horrek ikerketa sakonagoa merezi du.
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan (Le Beau Rameau du izena orain) izandako indarkeria fisiko eta sexu erasoen biktimek 200 salaketa baino gehiago jarri dituzte. Kongregazio franko-italiarrak iragarri du kalte-ordaina emango diela, bere erantzukizuna onartu eta... [+]
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.