Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

  • 17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

     

Hatortxu Rock. // Argazkia: Hatortxu Rock

2023ko azaroaren 7an - 11:08
Azken eguneraketa: 12:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Amaiera berri bat du "jomugan" Hatortxu Rock festibalak. 28. edizioa egingo dute aurten, abenduaren 16an Atarrabian. Guztira hamazazpi talde bilduko dira euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasuna adierazteko. “Erronka berriak ditugu, ETXERA bidean jartzeko”, aurreratu dute antolatzaileek.

Hamazazpi talde eszenaratuko dira guztira: Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera!, Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella.

Festibalaren antolatzaileek azken 24 urteetan “milaka herritarren konpromisoa eta elkartasuna” eskertu dute: “Horri esker iritsi gara, hainbeste urte eta gero, dispertsio politika krudelaren amaieraraino. Lan nekaezin horri esker heldu gara hainbeste desiratutako amaiera horretara”.

Sarrerak Hatortxu Rocken webgunean (www.hatortxurock.eus) daude salgai, 25 eurotan.


Hatortxu Rock kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.