Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

  • Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian ospatuko da jaialdia.


2021eko urriaren 14an - 10:27
Azken eguneraketa: 12:35
Elkartasun jaialdiaren 25. edizioa egingo da abenduan. / Argazkia: Hatortxu Rock.

Aurten berriro itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia Atarrabiara. Iaz pandemiagatik ezin izan zuten betiko elkartasun jaialdia ospatu, baina orain aurkeztu dute 25. ediziorako data berria: abenduaren 18a. Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte eskuragarri www.hatortxurock.eus webgunean 20:00etatik aurrera, eta datozen asteetan ezagutaraziko dituzte kontzertuetako taldeak zein informazio osatuagoa. Irabaziak, betiko moduan, “dispertsioaren aurkako lanera” bideratuko dituzte.

Pandemian “ahal zen neurrian” lanean jarraitu dutela jakinarazi dute, zeren oraindik beharra ikusi baitute euskal preso politikoen senideek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko eta horrek dakartzan gastu ekonomiko “izugarriei” aurre egiteko. Halere, bitarte horretan egondako albiste onak gogorarazi dituzte, hala nola, preso politiko gutxiago daudela eta beste asko gerturatu egin dituztela. Dena den, espetxean dauden ia 200 pertsonak etxeratu arte lanean jarraituko dutela azpimarratu dute Hatortxu Rockeko laguntzaileek.

Udan bi eguneko jaialdia

Abendurako prestatu duten jaialdian COVID-19aren osasun-neurriak beteko dituzte, eta horren arabera moldaketak egon ahalko direla onartu dute, betiere “arduraz jokatuta”. Pandemiak sortu dien hutsunea kontuan hartuta, erabaki dute orekatzeko udan beste hitzordu bat antolatzea: uztailaren 29an eta 30ean Atarrabian elkartuko dira, beste behin, osasun egoerak onartzen badie, behintzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2020-12-24 | Jone Markuleta
24. Hatortxu Rock, birtuala eta "inoiz baino beharrezkoagoa"

COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude