ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

  • 25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako sarrera guztiak agortuta daude, baina azaroaren 1ean jarriko dituzte salgai hurrengo udan egingo duten jaialdi berezirako sarrerak.

ARGIA @argia
2021eko urriaren 27a

Abenduaren 18an egingo dute 25. Hatortxu Rock, euskal preso politiko, iheslari, deportatu eta haien senideen aldeko elkartasun jaialdia. Sarrera guztiak ordu eta erdian agortu ziren, artean bertan joko duten taldeen berri eman gabe. Gaur iragarri dute zeintzuk izango diren Atarrabiako oholtzara igoko diren 17 taldeak.

Erlojuaren kontrako lanean askotariko gustuetarako kartela osatzen ahalegindu direla azaldu dute antolatzaileek. Hauek izango dira taldeak: Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade, Dj Plan B.

Auzolan erraldoi baterako prestaketa lanetan ari dira antolatzaileak, eta antolaketan parte hartzera deitu dute, jaialdia "denen artean" egin ahal izateko. Izan ere, azken euskal errepresaliatu politikoak etxerako bidea egin arte lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean ahalegin berezi bat egingo du Hatortxu Rock jaialdiak. Hori dela-eta, datorren udan bi eguneko jaialdi berezia antolatuko dute; Atarrabian izango da, ohi bezala, uztailaren 29 eta 30ean. Ez-ohiko jaialdi horretarako sarrerak azaroaren 1ean jarriko dituzte salgai, 20:00etan, hatortxurock.eus webgunean. Bi eguneko bonoak 55 euroko prezioa izango du, eta egun bakarrekoak 30 euro.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hatortxu Rock  |  Euskal preso politikoak  |  Atarrabia

Hatortxu Rock kanaletik interesatuko zaizu...
2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


2020-12-24 | Jone Markuleta
24. Hatortxu Rock, birtuala eta "inoiz baino beharrezkoagoa"

COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]


2020-11-02 | ARGIA
Hatortxu rock jaialdia etxetik jarraitu ahal izango da aurten

Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak... [+]


2020-04-12 | Hatortxu Rock
HTX20 Elkarrekin edozer dugu posible
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herria, 2017. Hatortxu Rock 1999an jaiotako musika jaialdia da. Hasiera-hasieratik helburu bikoitza jarraitzen du: errepresaliatu politikoen egoeraren salaketa eta dispertsio politikak eragiten dituen gastu erraldoiei aurre egiteko, senideekiko elkartasun ekonomikoa... [+]


2019-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxurock: milaka lagunek maitasunaren apologia egin zuten preso eta iheslarien alde Atarrabian

Milaka lagun bildu ziren larunbatean Atarrabian Hatortxurock jaialdian euskal preso eta iheslari politikoei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko. Maitasunaren apologia erakustaldi eder honen bideo laburpena egin du Ahotsa.info-k.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude