Hassana El Wali preso politiko sahararra hil da behar zuen arreta ez jasotzeagatik


2014ko irailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hassana El Wali preso politikoaren osasun egoerak txarrera egin eta behar zuen arreta ukatu zaiola salatu dute.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken bost egunetan El Waliren osasunak txarrera egin duela irakur daiteke atari horretan.

Diabetea zeukan, baita ultzera bat ere, eta Dakhlako ospitale batera eraman zuten kartzelako hainbat kidek bere egoerarengatik protesta egin ostean.

“Okupazio agintarien indiferentzia” eta presoa artatzeko ekipo medikoa ez agertu izana jo ditu aipatutako iturriak heriotzaren arrazoi gisa.

Hainbat saharar hurbildu dira El Wali hil den ospitalera, berria jakin eta berehala. Por un Sahara libre webguneak jaso ditu mobilizazio horren argazkiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!