Hasi da Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa Donostian

  • Donostiako Auzitegian hasi da asteartean Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa, emakume bati «elkartasun feminista adierazteagatik» akusatuak. Auzia 2018an herriko gizon batek jarritako salaketa batetik dator, eta integritate moralaren aurkako delitua egotzita epaituko dituzte salatzailearen bikotekide ohia eta hura babestu zuten bost herritar.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 16an - 14:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Epaiketa ostegunera arte luzatuko da, eta astearteko lehen saioan akusazioaren lekukoek hartu dute hitza. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak lau eta bost urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte auzipetuentzat, baita zigor ekonomikoak eta urruntze aginduak ere.

Epaiketa hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegiaren atarian, Zestoako Mugimendu Feministak deituta. Sei herritarrak epaitegira sartzean, bertaratutakoek txalo artean hartu dituzte. Feministek adierazi dutenez, «sinestezina» da elkartasun feminista puntu honetara iritsi izana, eta kasuak agerian uzten du sistema judizialaren izaera heteropatriarkala. Haien esanetan, zortzi urte daramatzate auzipetuek lagun bat babesten, espetxe zigorraren mamua lepo atzean dutela, eta «onartezina» da auzia honaino iritsi izana.

Horrez gain, ohartarazi dute ez dakitela sistema judizialak zer helburu duen, baina emakumea «bakarrik uzten» ari dela, eta «kasu honek aurrekari arriskutsuak sor ditzakeela, emakume bati laguntzea bera ere arriskutsua bihurtzeraino».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude