Istilu handiak eta protestak bata bestearen atzetik Hanburgon G20aren aurka

Zuzeneko jarraipena
  • Uztailaren 7tik 9ra izango da G20 gailurra Hanburgon eta mundu osoko herri mugimenduek protesta ugari deitu dituzte. Milaka polizia bideratu ditu Alemaniako Estatuak eta gatazka gogorrak espero dira.


2017ko uztailaren 07an - 13:28
Gakoak
2017-07-10
2017-07-06
2017-07-10
2017-07-06
Polizia gogor aritu da manifestarien kontra. Gatazkak gau osoan zehar luzatu dira.
Protesten bideo bilduma

Taranis gunean egun bakoitzeko erreportaje bat egin du. Jarraian guztiak ikusgai:

1. eguna

2. eguna

3. eguna

4. eguna

5. eguna

6. eguna

Istiluen argazkiak

Hamburgon istilu handiak izan dira asteburuan. Tim Lüddemann-en argazkiak segidan. Flickr kontu honetan gehiago ikusgai.

 

Elkarretaratzea deitu dute astelehenean Bilbon Rinconen askatasuna eskatzeko

Kartel hau egin dute deialdia zabaldu eta David Rinconi elkartasuna adierazteko.

David Rincon ekintzaile bilbotarra ostegunetik atxilotua dago

Ostegun gauerdian Hamburgora G20aren aurkako protestetara joandako David Rincon atxilotu zuen poliziak taberna batean afaltzen ari zela, ARGIAk jakin duenez.

Ez dakite Rinconi zer leporatzen dioten. Komisaldegian konfiantzazko abokaturik gabe 18 ordu egin ostean epaile baten aurretik igaro zuten. Atxiloaldia luzatzea erabaki zuen honek eta Jva Billwerder espetxean dago.

G20 bilkura astelehenean amaitu arte ez da jakingo ekintzaile bilbotarrak noiz izango duen epaiketa.

Atenasko polizia-etxe bati molotov koktelekin eraso egin diote G20ko protestekin elkartasunez
Milaka pertsona arratsaldeko manifestazioa hasteko prest

Colour Red Zone manifestazioa 16:00etan hasiko da.

Alemaniak armada atera du kalera?

Hamburgoko protestak kontrolatu nahian, bi albiste gaur. Batetik, egun hirian dauden 19.000 polizia agenteei Alemania osoko beste milaka gehituko dizkietela jakinarazi du prentsak.

Bestetik, armadako konboiak kalean ikus daitezkeen irudi hauek ari dira sarean zabaltzen. Ez dago baieztatua Hamburgora doazenik, ondoko herri batean atereak dira.

Hainbat zutabetan atera den manifestazioaren aurka ere egin du Poliziak

Bideo honetan laburbiltzen dute goizean hainbat zutabetan norabide ezberdinetan atera den manifestazioan gertatua. Manifestazioaren leloa: Block G20.

Istiluak izan dira protesta baketsuan ari ziren eta polizien artean, azpiko bideoan ikus daitekeenez.

Erdoganen bizkartzainen "agurra" manifestariei

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganen bizkartzainek horrela agurtu dituzte beren aurkako oihuak egiten ari ziren manifestariak.

Autoak sutan hiri osoan

Azpiko bideoan ikus daiteke nola dagoen Hamburgoko zerua ostiral goizean. Hiriko hainbat puntutan talde autonomoek luxuzko autoei su eman diete.

Dozenaka auto sutan Hamburgon
Hainbat autori su eman diote Hamburgon

Gama altuko hainbat autori su eman diote Hamburgon, goiza hastearekin batera.

Gatazka handiak izan dira Antikapitalisten manifestazioaren ostean

Poliziak bortizkeria handiz erasotu ditu manifestariak, ur tanke eta guzti. Oraingoz hamar atxilotu eta ehunka zauritu daude, baina kopuruek gora egingo dute datozen orduetan, protesta gehiago iragarri baitituzte.

 

 

Gatazken irudi ikusgarriak ugari utzi dituzte:

Poliziak eraso egin dio manifestazioari, hasi baino lehen

Tentsioa handitzen ari da arratsaldean Hanburgon eta polizia modu ikusgarrian ezarri da kaleetan, bertatik bidali diguten argazki honen ageri den bezala:

Manifestazioa atera baino lehen ehunka poliziak lekua hartu eta eraso egin diote.

Ongi etorri infernura: manifestazio antikapitalista izango da gaur arratsaldean

Gaur arratsaldean hasiko da lehen manifestazio bateratua Ongi etorri infernura lelopean. 16etan da hitzordua eta 19etan abiatuko da manifestazio antikapitaslita. Black Block-era batzeko deia egin dute.

Bideo hauekin egin dute manifestaziorako deia.

Webgunean arratsalderako ekintza planaren xehetasunak irakur daitezke.

St Pauli futbol taldeak estadioko harmaila utzi du G20aren kontrako manifestariek lo egin dezaten

Poliziak behin eta berriro desegin ditu manifestariek antolatutako akanpadak, eta elkartasuna erakusteko 200 pertsonentzat utziko du harmaila Hanburgoko taldeak. Bere twitter kontu ofizialeaneman du berria taldeak

Luxuzko zortzi auto erre dituzte

Ezezagunek luxuzko zortzi autori su eman diete gauean.

G20aren aurkako 'rave' kamioia hirian barrena dabil festa giroan
Helikotero Hanburgo zeharkatzen

Hiru helikoptero dabiltza Hanburgoko zeruan hegan.

Protesta irudimentsua: Zonbiz mozorrotuta G20aren aurka

Hanburgoko kaleetan ibili dira zonbiz jantzitako protestariak.

Honela amaitu da protesta.

G20aren aurkako kartelgintza

Hanburgon munduko herrialde boteretsuenetako ordezkarien goi bileraren aurkako kartel mordoa ikus daiteke. Lotura honetan ikus daiteke bilduma bat. Azpian batzuk adibide gisa.

 

Berriz ere kanpaldia antolatuko dute

Poliziak bi aldiz desegin arren, kanpaldia antolatuko dute berriro ere ekintzaileek, bertan lo egin dezaten.

 

Frantziatik Alemaniara trenez doazen ekintzaileen berri emango dio SNCFk Poliziari

Sud Rails sindiaktuak salatu duenez, Frantziako tren konpainia SNCFk Belgikara edo Alemaniara doazen bidaiarien berri emango die autoritareei.

Jarrera militante edo zadista dutenak identifikatzeko eskatu diete langileei, solidaires webgunean irakur daitekeenez.

"Estatu polizialaren konplize" da tren konpainia beren hitzetan.

Mundu mailako elkartasun gailurra gaur arratsaldean hasiko da

G20ak defendatzen duen ereduaren aurrean alternatibak biltatzeko jardunaldiak antolatu dituzte mundu osoko 77 bat eragilek uztaialren 5 eta 6erako.

Pobrezia, esplotazioa, zapalkuntzak, gudak eta naturaren suntsiketa nola gainditu? Eskubide sozial eta demokratikoak eskala globalean nola indartu? Arrazakeria, misoginia eta homofobia nola borrokatu? Nola izan behar du sistema ekonomikoak pertsonen alde egiteko? Izango dira erantzuten saiatuko diren galdera nagusiak.

Egitarau osoa ikusgai dago hemen.

G20aren aurkako aldarrikapenak batean eta bestean

Munduko agintari boteretsuenekiko aurkakotasuna batean eta bestean adierazten ari dira Alemanian. Hemen bilduma txiki bat.

Rote Flora etxe okupa mitikoan.

Hiriko dorretik ikusteko moduko pintaketa

Grafitiak

Bestelako ekintza irudimentsuak

 

Poliziaren presentzia erraldoia Hanburgon

Atzo ilunabarreko irudi hauetan ikus daitezke dozenaka furgoneta atzera eta aurrera kalean.

Datozen egunetarako mobilizazio bateratuen zerrenda

Ostegunean "G20: Ongi etorri infernura" manifestazioa izango da. Ikusi hemen kartela.

Ostiralean "Koloreztatu eremu gorria" desobedientzia ekintza masiboa deitu dute, segurtasun eremua gainditzen saiatuko dira. Ikusi hemen kartela.

Ostiralerako ere "Hiri Greba" deitu dute. Ikusi hemen.

Larunbatean nazioarteko manifestazioa deitu dute. Handiena izatea espero da.

 

Hanburgoko Poliziaren makinaria

Sare sozialetan asko zabaltzen ari den argazki honetan ikus daitezke Hanburgoko Poliziak prest dituen dozenaka ur tankeak.

Piper gasa, borrak eta ur tankeak erabiliz kargatu du poliziak

Igandean poliziak suntsitu zuen kanpaldia berriro eraiki dute asteartean manifestariek. Atzo poliziak berriro ere desegin ostean, kargak hasi dituzte kalera atera diren manifestarien kontra. Mobilizazio ofizialak ostegunean hasiko diren arren, kontzentrazio eta manifestazio espontanteoak biderkatzen ari dira azken orduotan.

G20 Hamburg: Police in Germany Have Begun Cracking Down on Demonstrations & Social Gatherings from Unicorn Riot on Vimeo.

Polizia dispositibo handia

20.000 poliziak 38 kilometro karratuko segurtasun gunea defendatuko du, eta 400 lagunentzako behin-behineko atxilotze eremua prestatu dute. Protesten antolatzaileek “estatu poliziala” salatu dute, izan ere, manifestazioak hasi baino lehenago hasi dira polizia kargak. Egongo den errepresioari aurre egiteko, hainbat bizilagunek pegatina gorriak jarri dituzte beraien interfonoetan, manifestariek jakin dezaten bertan babestu daitezkeela.

Kanpaldia desegin ostean antzoki bat okupatu dute gaua pasatzeko

"Lo egitea ez da delitua" lelopean, antzoki bat okupatu dute hainbat protestarik, gaua pasatzeko asmoz.

G20aren aurkako kanpaldia desegin du Poliziak

Unicorn Riot guneak igotako bideo honetan ikus daiteke Hanburgoko Polizia protestarien kanpaldia desegiten.

220 polizia kargutik kendu dituzte mozkortzeagatik

Pasa den astean prentsan atera ziren parrandako irudien ostean Berlindik Hanburgora joandako 220 polizia kargutik kendu dituzte. Mozkortu, kale erdian pixa egin, jendaurrean larrua jo eta pistolekin jolasten ibili ziren.

Kapitalismoaren kontrako mobilizazioekin hartuko dute G20a Hanburgon

Uztailaren 7tik 9ra izango da G20 gailurra Hanburgon eta mundu osoko herri mugimenduek protesta ugari deitu dituzte. Poliziak kapitalismoaren kontrako kanpaldi bat desegin zuen igandean.

Protesta eta gatazka ugari sortzen da urteroko goi bileretan, herri mugimenduek deituta mobilizazioen karietara. Aurten ere hilabeteak daramatzate Alemaniako eta mundu osoko mugimenduak mobilizazioak iragartzen, NoG20 nazioarteko plataformaren bitartez.... [Jarraitu albistea irakurtzen]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude