Mundu  globalaren gaitzak


2022ko maiatzaren 20an - 07:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egungo mundu globalaren ezaugarri suntsitzaileek, gerrateek, bidegabekeri ekologiko eta sozialek, etorkizunaren irudikapen apokaliptikoa iragartzen dute planetaren edozelako lekuan bizi garela ere. Mehatxu nuklearraren oihartzunek zer esan, are eta gehiago barreiatzen dute ikara eta egonezinaren artegatasuna, eta bitartean politikariek berekoikeriaz kudeatzen dute jendarte pairamena, hainbat komunikabideen laguntza mediatikoaz, biziera eredu agortuaren hezurdura ozenki jariatuz. Hezurdura horrek kalkulu ekonomikoa eta errentagarritasuna goratzen ditu, ordaina edozein delarik ere (hilketak, sarraskiak) boterea eta ekonomiaren lehia guztiaren gainetik jartzeko eta gizatarron bizitza gero, botere lehiaren ondorena bailitzan. Muturreko neoliberalismoak ustiatzen duen zorigaitzaren aurpegia da.

Muturrera eramandako patroi zibilizatorio neoliberalaren krisiak erakusten duen ageriko sintoma dugu esandakoa, gerrateak suspertu eta bizitzak akabatu ez ezik, lotura sozialaren hausturak, indibidualizazioak, lan merkatuen prekarizazio basatiak, biziera duina izateko eskubideen urraketak, agortutako biziera baten bizi-ezina erakusten ari dena. Gaurko munduaren bizi-ezin horrek eraldaketa antropologikoaren beharra adierazten digu: egungo gizakiaren hezurdura emozional berri oso bat ekoizteko halabeharra,  herriek eta pertsonek sakoneko izaeran duten bizi gogoarekin lotuagoa, guztiontzako mundu bizigarriagoaren baldintzak birsortu eta ahalbidetzetik gertuago egongo dena. 

"Homogeneizazio masiboaren aurrean 'txikitik' eta 'bertakotik' artikulatzeko ahalmena dago jokoan, giza kapital hori da herri txikien altxorrik ahaltsuena"

Hori horrela izanda ere, herritar askoren artean bizi-ezinaren sentiera hain hedatua egin zaigunean, esango nuke, kolapsatzera ekarri gaituen sistemaren bizi eredu bertsuari atxeki nahi gatzaizkiola sutsuki, hazkuntzaren gurpil zoroaren abiada leheneratzeko azken ahalegin itsuan. Kontraesan hori, denok  harrapaturik gaituen nortasun neoliberalaren ondorioa baino ez da. Hona hemen bere paradoxa: nortasun neoliberalak, hazkuntzaren gurpil zoroa leheneratzeko nahiak bizi du, baina aldi berean ez du onartzen deshazkunde derrigortuaren argaltzerako metabolismoa, “bestela” bizitzen berrikasi beharra, arrotza egiten zaio.

Hara, bizi dugun mundueraren etorkizuna ilunago izango da egitate hori onartu ezean, okerrera eta txarrera egingo dugulako; eta horrekin batera, gizatasunaren bertuteaz gabetutako biziera abiada bizian galtzear izango dugulako.

Munduera globalaren garapen ereduaren pitzadurek ez ditu merkatuak edo teknologia aurrerabideak konponduko; zientziak salbatuko gaituenaren ideia antzua irauli eta auzia borroka politikoan jokatzen dela berrestea da lehena. Homogeneizazio masiboaren aurrean “txikitik” eta “bertakotik” artikulatzeko ahalmena dago jokoan, giza kapital hori da herri txikien altxorrik ahaltsuena, hots: bertakotasuna eta burujabetza indartzeko daukagun urgentzia eta betebeharra.

Globalaren aurrean birtokiratzeko ahalmena gauzatuko bada, egin ahal izango da nortasun neoliberalak deseraikiz; edo biak batera, batak bestea dakarrenez. Tokian tokikotasuna artikulatuz, kontsumo mugagabea ez, baizik soiltasunaren aukera egiten duen herritarra heziz eta bertoko baliabideak ustiatuz, nekazaritzakoak izan edo teknologia burujabea izan, tokian- tokikoa lehenetsi, ezagutu, eta estimatuz.

Esandakoen aurrean, “birtokiratzean” datza lurraldeak globaltasunaren gaitzei erantzuteko heldulekurik kartsuena, komunitate txikien ahalduntzea etorkizun berri bat berreraikitzeko abagune eta indar ahaltsuena baita, guretik aritzeko norabide bat. Burujabetza indartzeko neurri politiko, ekonomiko eta sozialak suspertzeko garaian gaude, tokian tokikoaren aukera lehenetsita. Beste biderik ez dago: burujabetzan aurrera egin eta herri txikien eraikuntzaren logika areagotu mundua guretik berrasmatu eta berridazteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude