Kapitalismoaren kontrako mobilizazioekin hartuko dute G20a Hanburgon

  • Uztailaren 7tik 9ra izango da G20 gailurra Hanburgon eta mundu osoko herri mugimenduek protesta ugari deitu dituzte. Poliziak kapitalismoaren kontrako kanpaldi bat desegin zuen igandean.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 04a

Munduko estatu boteretsuenak batzen dituen gailurra da G20a, eta finantza sistema globalari buruzko erabakiak hartzeko batzen da urtero. AEB, Europar Batasuna, Kanada, Txina, Errusia, Saudi Arabia eta Indiak parte hartzen dute, besteak beste. Espainiako Estatua berez ez da kidea, baina gonbidatu iraunkorra da eta beraz beti hartzen du parte.

Protesta eta gatazka ugari sortzen da urteroko goi bileretan, herri mugimenduek deituta mobilizazioen karietara. Aurten ere hilabeteak daramatzate Alemaniako eta mundu osoko mugimenduak mobilizazioak iragartzen. NoG20 nazioarteko plataforma ari da protestak antolatzen eta kapitalismoa demokraziaren etsai gisa definitu dute. Hanburgoko herritarrei dei egin diete beraiekin batera kalera irten daitezen.

Asteazkenerako kontra-gailur bat antolatu dute 70 bat mugimendu eta eragilek sistemari alternatibak eztabaidatzeko. Ostegunean kapitalismoaren kontrako manifestazio bat izango da G20: ongi etorri infernura lelopean.  

Ostiralean hasiko da G20 eta egun horretarako desobedientzia ekintzak deitu dituzte, izan ere, debekua jarri diete manifestariei Red Zone delakoan sartzeko –gailurra egingo den ingurunea-. Larunbatean nazioarteko manifestazio bat egingo dute.

Alemaniako Gobernuak dispositibo handia jarri du martxan: estatu osoko 15.000 polizia eta 400 pertsona sartzen diren atxilotze eremu bat prestatu dute. Igandean Enterwerder parkean manifestarientzat prestatuta zegoen kanpaldi gunearen kontra egin zuen poliziak, baimena zuten arren.

 

Kanal hauetan artxibatua: Globalizazio neoliberala  |  Alemania  |  Antikapitalismoa

Globalizazio neoliberala kanaletik interesatuko zaizu...
Josu Jon Imazen (Repsol) ongi etorria Espainiako Gobernu berriari: ez igo zergak

Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu soziala ordaintzeko.


Vandana Shiva asteazkenean klima aldaketaren erronkez mintzatuko da Donostian

Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du klima-aldaketa , eta ekofeminismoa berriz, "biozibilizazio planetarioaren bidea" bezala.


Oaxakatarrei ekonomia berdeak bortizkeria iraunkorra eraman die

Mexikoko Oaxakan Tehuantepec istmoa bilakatu da munduko haize-errota parke handienetakoa, erregai fosilak kiskaltzea gutxitu gabe energia berriztagarrietan txapeldun agertu nahi duten korporazio handien erakusleiho. Ekonomia ustez berdeak hor erakusten du, ordea, itzalpeko aurpegi itsusia: natur baliabideen lapurretaz kexu diren herritarrei konpainiek, gobernuak eta militarrek intentsitate apaleko gerraz erantzuten die. Kontrainsurgentzia zaharraren aplikazio berriak.


'Negozioen sekretuak' babesteko aitzakiaz, alerta jotzaileak mututu

Herritarren oharkabean dator lege berria. 2016an Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu ostean, Frantziak bere legedira egokitu du martxoaren 28an eta laster eginen du gauza bera Espainiak. Enpresen sekretuak konkurrentziaren espioitzaren begiradatik babesteko idatzi dutela diote legegileek, baina herritarrak ohartarazten dituzten alerta jotzaileen lana isilaraztea du helburu kazetari eta ekintzaile askoren ustez. Lobbyek isilpean egin dute azioa orain ere.


Eta nola bizi behar dugu KFCren oilasko hego kurruskaririk gabe?

Behi zoroen krisia aspaldi ahazturik, oilasko jale zoroen larrialdia zabaldu da otsailean Britainia Handia eta Irlandako jendeen artean. KFC multinazionalak uharteotan dauzkan ia 1.000 jatetxe frankiziatuen bi herenek ateak itxi behar izan dituzte logistika arazo konponezin batengatik. Bertan jaten bezala etxerako otordua haietatik eramaten ohitutako milaka jende aste luzez ibili omen da noraezean. Elikadura industrial globalizatuak horrelakoak eragiten ditu tarteka.


Pekinek Mendebaldeari esan dio: "Ito zaitezkete zeuen plastiko zikinetan"

Urtarrilaren 1ean Txinak bete du 24 motatako hondakinen inportazioa debekatzeko erabakia. Biharamunetik Europan eta Ipar Ameriketan gainezka daude teorian birziklagarriak diren hondakinen biltegiak eta ez agintariek eta ez enpresek ez dute asmatzen epe laburrean zer egin, batik bat plastiko hondarrekin, mundu osoko zabor esportazioen erdia Txinak hartu baitu orain arte. Txinak ohartarazia zuen ez duela munduaren zabortegi izaten jarraitu nahi.


"L'Empire contre ATTAC" Parisen: Applek auzitegietan estali nahi ditu bere iruzurrak

Astelehenean zen, otsailaren 12an, epaiketaren eguna Parisko auzitegian: planetako multinazionalik erraldoienetakoa den Apple mugimendu altermundialisten ikurretakoa den ATTAC elkartea auzitegietan itotzen ahalegintzeko auzi saioa. Parisko goi epaitegiaren atarian militanteek “L’Empire contre ATTAC” antzeztu dute Stars War saileko film berri bat bailitzan, filmaren bigarren atalaren frantsesezko tituluaren hitzekin jolas eginez. Inperioa kontraerasoan datorrela, alegia…... [+]


Elitea %1 aberatsena? Mintza gaitezen ondoen bizi den beste %20az ere

2008an krisi handia lehertu zenetik, eta bidenabar Occupy Wall Street mugimenduak metropoli aberatsenetako plazak inarrosi zituenetik, asko zabaldu zen “geu gara %99” ideia, alegia piramide sozialaren gailurreko populazioaren %1 aberatsenak zanpatzen gaituela azpiko gainerako %99ak. Egia osoa pittin bat konplexuagoa da. Gizartearen piramidean garrantzia berezia daukate goiko %20 aberatsenek ere, azken hamarkadotako garapenari etekin gehien atera diotenek.


2018-01-10 | ARGIA
Macriren "eraso neoliberala" salatu eta argentinarrei elkartasuna adierazi diete sindikatu ugarik

Argentinan gertatzen ari denak “biziki larritzen” dituelako, ohar bateratua atera dute LAB, ESK, STEILAS eta Espainiako Estatuko hainbat sindikatuk. Macriren gobernua “eraso neoliberala” egiten ari dela uste dute, eta ondorengoa bilatzen duela: lan baldintzen prekarizazioa, gastu publikoaren murrizketa, sektore publikoaren pribatizazioa, eta honekin batera, askatasunen eta oinarrizko eskubide zibilen deuseztapena. Argentinako herriaren erantzuna azpimarratu nahi dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude