ARGIA.eus

2022ko ekainaren 28a

Hamasei kazetari kurdu espetxera igorri dituzte, Turkiaren operazio militar baten berri emateagatik

  • Ekainaren 8an hogei kazetari kurdu atxilotu zituzten Ipar Kurdistango Amed hirian. Asteburuan kontzentrazioa egin dute Amed eta Istanbulgo zenbait kazetarik, beren lankideak aska ditzatela exijitzeko.

Atxilotutako kazetarietako batzuk.
2022ko ekainaren 20a

MedyaNews gunean irakur daitekeenez, Turkiako hedabide nagusiek diote kazetari kurdu hauek atxilotu dituztela Turkia egitekoa zen aire eraso baten berri emateagatik. Egotzi diete PKK jakinarazi zutela, Amedeko aireportutik guda hegazkinak aireratu zirela informatuz. Turkia airez erasotzen ari da Iraken menpeko Kurdistango gune ugari.

Ekainaren 16an, Turkiako epaitegiek 21 kazetari hauetatik 16 espetxera igorri zituzten, epaiketa egin bitartean. Hauek dira kazetari horiek: Abdurrahman Öncü, Aziz Oruç, Elif Üngür, Ibrahim Koyuncu, Lezgin Akdeniz, Mazlum Dogan Güler, Mehmet Ali Ertas, Mehmet Sahin, Nese Toprak, Ömer Çelik, Ramazan Geciken, Remziye Temel, Safiye Alagas, Serdar Altan, Suat Doguhan eta Zeynel Abidin Bulut.

Espetxeratu dituzten hamasei kazetariak.

Espetxera igorria izan aurretik, Firat Kazetarien Elkarteko buru Serdar Altan-ek adierazi du agintariak beren aurkako frogak fabrikatzen saiatzen ari direla. "Beste 80 egunez espetxean mantentzen bagaituzue ere, ez duzue kazetaritza-lana besterik aurkituko. Izan ere, gu kazetariak gara. Ez dugu gure kazetaritza lanetik kanpoko ezer egin, ez dugu krimenik egin. Aska gaitzazue berehala".

Kontzentrazioa egin dute asteburuan kazetari hauek aske uzteko eskatuz, MedyaNews-en irakur daitekeenez.

Kontzentrazioa Ameden. (Argazkia: MedyaNews)

 

Kanal hauetan artxibatua: Kurdistan  |  Turkia  |  Kazetaritza

Kurdistan kanaletik interesatuko zaizu...
Kerem Schamberger
"Hedabideen jabetza-egiturak baldintzatzen du informatzeko modua"

Oin bat akademian eta beste bat aktibismo politikoan dituela bizi da Kerem Schamberger (Munich, 1986), alde batetik hedabideen jarduna modu kritikoan aztertzen; eta bestetik, mundu osoko gatazka politikoetan inplikatuta, kurduen askapen mugimenduari arreta berezia eskainiz... [+]


Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain,... [+]


Ehunka milaka kurduk Ocalan buruzagiaren askatasuna eskatu dute Newroz egunean

Kurdistan osoan ospatu dute larunbatean Newroz eguna. Ekitaldirik jendetsuena Turkiaren mendeko Ipar Kurdistango Van hirian izan da. HDP alderdiko diputatu Feleknas Uca-k eginiko hitzartze nagusian adierazi du ez diotela sekula utziko Abdullah Öcalanen askatasuna... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


2022-01-23 | Aitor Aspuru Saez
“Estatu Islamikoak eta Turkiak mentalitate atzerakoi eta patriarkal bera dute”

Rawda Hasan, Nariman Evdike eta Manal Mohammed kurduak Siriako Iparralde eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkariak abenduan Euskal Herrian egon ziren, Suargi elkartearen eskutik. Durangoko Azoka, Eusko Legebiltzarra edota Nafarroako Parlamentua bisitatu zituzten ideiak... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude