Genero indarkerian eta politika publikoetan espezializatutako zuzenbide penalean aditua da Carla Vall (Vilanova i la Geltrú, 1989) abokatua. Zuzenbide ikasketak egin zituen Pompeu Fabra Unibertsitatean eta indarkeria matxisten prebentziorako graduondoa La Sallen. 2015etik Dones Juristes elkarteko kidea ere bada.
Zer moduz daramazu itxialdia?
Orain nahiko lasai nago, bizi dugun testuinguruarekin bat datorren errutina ezarri ondotik. Aurreko egunetan estutasun handia izan dut, gainera zetorkigun tsunamia ikusita... Konfinamendua eta murrizketak ezarri zirenetik, estimatzen dudan jendea faltan botatzen dut eta denak ongi egotea espero dut. Horretaz aparte, hemendik atera nahi dut etorriko denari nola aurre egingo diogun jakinez.
Zenbateraino da testuinguru hau arrisku faktorea indarkeria matxista pairatzen duten emakumeentzat?
Zaurgarritasun handieneko uneak bizi ditugu. Emakumeok historikoki etxeetan bizitu ditugu indarkeria larrienak: feminizidioak eta sexu indarkeria. Eta orain indarkeria matxista pairatzen dutenak ezin dira joan normalean bitartekoekin kontaktua izateko eskura dituzten espazioetara. Hori gutti balitz, erasotzaileak kontrolatzeko ohiko espaziorik ere ez dago. Hainbat etxeetan infernua bizi dute ateen bertzaldean. Ezinbertzekoa da bitartekoek esku hartu behar dutela aldarrikatzea.
Indarkeria matxisten kontrako abokatua zara. Kontsulta gehiago jasotzen ari zara?
Bai, eta egun hauetan areagotzen ari dira istorio oso gogorrak; indarkeriaren zirkulua mozteko laguntzen ari diren bitartekoak daude, eta baita, mugikorren edo sare sozialen bitartez, euren alabak bikoteen partetik indarkeria pairatzen ari direla konturatu berri diren guraso anitz ere.
Zer egin daiteke horren kontra?
Egia erran, administrazio publikoak nahiko azkar eta irmoki aktibatu dira. Baina, aldez aurretik bizitu ez dugun egoera baten aurrean gaude eta, beraz, arazoak sortu ahala baliabideak gehitzen joan beharko dugu. Garrantzitsuena, orain, etxeetako isolamenduarekin bukatzea eta bitartekoak interpelatuta sentitzea da, erasotzaileek inpunitaterik ez dutela ikusteko.
Indarkeria matxistaren arazoetako bat da, sarri, salaketa jartzeko arazoak daudela. Zenbateraino da garrantzitsua isiltasunarekin bukatzea?
Isiltasuna haustea indarkeria sexualen zutabe nagusietako bat eraistea da, isiltasun hori konplizea baita erasotzailearekin eta gizartearekin. Eta hori horrela da genero ikuspegitik, indarkerien estigma soziala biktimei egokitzen zaielako eta ez erasotzaileei. Zigorra indarkeria pairatzen duten emakumeek jasotzen duten. Erakutsi baitzaigu indarkeria sexualak betirako orbantzen gaituela, eta horrek, zalantzarik gabe, baldintzatu egiten du emakumea, gertatutakoa ez azaltzea eraginez: lotsagarria da. Baina behin isiltasun hori hausten denean, geure bizitza istorioa lagun bati edo profesional bati kontatuz, inflexio puntu baten aurrean gaude. Hortik aurrera aldaketa egongo da. Pairatutako indarkeriak barneratzeko ezinbestekoa da aldez aurretik garbiketa hori egitea.
Goi-mailako ikasketak dituzten emakumeek guttiago salatzen dute indarkeria matxista. Zergatik?
Indarkerien inguruko iruditeriaren eraikuntzan bi subjektu eraiki dira: erasotzaile oso gaiztoa eta biktima erabat otzana, ahultasun ezaugarriak dituena. Errealitatean hori kasik inoiz ez da horrela. Are gehiago, biktima gehienek, bizi duten egoeratik ateratzeko defentsa ekintza anitz garatzen dituzte. Eta erasotzaileek itxura arrunta dute egunerokotasunean. Gauzak horrela, emakume indartsu bat, ekimena eta ikasketak dituena, nekez identifikatuko da biktimaren etiketa horrekin, gizartean biktimaren estigmak duen zama kontutan hartuta.
Zuk ere azalean bizitu duzu indarkeria matxista. Zer gertatu zen?
Gertatu zen gertatzen dena: hainbat jendek erasotzailearen bertsioa sinetsi zuen, eta beste hainbatek nirea. Baina edozein modutan, nik estigma kendu nuen gainetik. Tira, indarkeria pairatu dugun anitzek bezala, barneratuta nuen nire patua idatzita zegoela. Hura bizitzea tokatu zitzaidala uste nuen eta behar bezala babestu ez izanaren sentsazioa nuen. Indarkeria gertatu ondoren, pairatutakoa betirako arrastan eraman beharko nuela uste nuen hasieran. Anitz sufritu eta negar egin nuen. Baina egun batean negar egiteari utzi nion eta, orduz geroztik, ez dut gai horrengatik berriz ere negarrik egin sekula. Konturatu nintzen hori bukatu zela eta erasotzaileak nigan eragindako biktimizazioa kanporatu nuela. Abiapuntua izan zen eta nire psikologoari esan nion ahalik eta hobekien sendatu behar nintzela, nik bizitakoaren ondorioz aztoratu gabe indarkeria pairatzen duten emakumeei lagundu nahi nielako.
Sare sozialek balio al dute indarkeria salatzeko?
Sarea euskarri izan daiteke baina basapiztia bilakatu. Behin bizitakoa azalduta, hor gelditzen baita betirako. Bereziki kezkatzen nau informazioa kontu anonimo baten bidez jartzen denean: zuk gertakari mingarri bat azaltzen diozu ezagutzen ez duzun pertsona bati, informazio horrekin zer egingo duen ez dakizun bitartean. Hori ez dut gomendatzen inolaz ere ez. Hori bai, sareak, plaza publiko teknologikoa den heinean, gauza bat agerian uzten du: esfera tikietan onargarria dena, edo minimizatu daitekeena, onartezina da gizarteri dagokionean.
Biktimizaziotik ihesi
“Umemokoa nintzenean abokatua izan nahi nuela esaten nuen. Justiziaren sentimendu irmoa dut eta bertzeak ongi egotearen aldekoa naiz, urteetan zehar hala mantentzea izan dut erronka. Selektibitate garaian zalantza batzuk pasata, zuzenbidearen aldeko apustua egin nuen. Eta indarkeria matxista nire azalean pairatu ondoren erabaki nuen horretan espezializatzea. Kontzientzia prozesu motela izan zen, hasieran nire buruari laguntzeko ere gai ez nintzelako. Baina indarra berreskuratu nuenean, nire ogibideak balio izan zidan ulertzeko nola iritsi nintzen egoera hartara. Zuzenbide ikasketak egiten nituenean etiketa jarri ahal izan nion nire bizipenari: zuzenbide penalaren indarkeria kapituluak ikasten ari nintzela, argi ikusi nuen hori nire azalean bizitu nuela”.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]
Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]
Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaitegiak, baina ez du zigorra bete beharko. Azken hamarkadan, dozenatik gora emakumek salatu dute aktore frantziarraren sexu erasoen biktima izan direla. 2021ean Les volets verts filmaren grabaketan eraso ziela salatu zuten bi... [+]
Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]