Hauteskunde iruzur salaketa Hondurasen eta hiru hildako protestetan

  • Azaroaren 26an presidentea hautatzeko hauteskundeak egin zituzten Hondurasen, baina astebete baina gehiago behar izan dute emaitzak jakinarazteko. Bi hautagaiek jo dute beren burua irabazletzat, eta oposizioak “iruzurra” salatzeko protestara deitu du.

Tegucigalpan.

2017ko abenduaren 5ean - 14:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskundeak egin eta astebetera bi hautagaiek presidentetzat jo dute euren burua, Alderdi Nazionaleko Juan Orlando Hernandezek eta Diktaduraren Aurkako Aliantzako Salvador Nasrallak. Hernandez izan da orain arte Hondurasko presidentea, "AEBen gustuko” hautagaitzat dute askok.

Hauteskunde Auzitegi Gorenaren arabera, botoen %99,89 zenbatuta Hernandezek izan da irabazlea botoen %42,98 lortuta. Oposizioko buruak, berriz, botoen %41,39 lortu dituela adierazi dute. Nasrallak ordea ez ditu emaitzak onartu.

Hauteskunde Auztiegi Gorena hainbat alderditako lau ordezkarik osatzen dute. Dikataduraren Aurkako Aliantzak ez du inolako ordezkaritzarik hauteskudeak gainbegiratzeko organoan. Auzitegiak Hernandezen alde egin izana salatu du oposizioak. Alderdi Liberalak esaterako, ez ditu emaitza “ofizialak” onartu eta Nasralla jo du presidentetzat.

Emaitzak kontatzeko sistema behin baina gehiagotan erori dela adierazi du oposizioak. Aliantzak “datuak, transmisioan aldatu” izana salatu eta aktak berrikusteko eskatu du. Hauteskunde Auzitegiak 1.031 akta berrikusi ditu, hala jakinarazi du organo horretako presidenteak, Alderdi Nazionaleko kidea bera. Oposizioak ordea 5.300 aktak berrikusi arte ez dituela emaitzak onartuko gaineratu du.

Bien bitartean Hondurasko Gobernuak etxeratze agindua eman du 18:00 eta 06:00 artean. Asteburuan dozenaka mila herritar kalera atera ziren “iruzurra” salatzera. Protesta horietan militarrek herritarren aurka tiro egin zuten. Hiru manifestari hil dituzte gutxienez asteburuko protestetan eta dozenaka zauritu.


Irakurri gehiago: Honduras Nazioartea Amerika
Honduras kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 20
Gizakia muga

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.