Amphan zikloiak gutxienez 22 pertsona hil ditu Bangladeshen eta Indian

  • Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona inguru ebakuatu bazituzten ere.


2020ko maiatzaren 21ean - 12:52
Zikloiak etxerik gabe utzitako herritar bat. Argazkia: Noticieros Televisa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

270 kilometro orduko abiadurako haizea eta euri gogorra heldu dira Indiara eta Bangladeshera. Sunsarbanseko lurraldean, India eta Bangladesh arteko mugan, egin du lehen geldialdia. Lau milioi biztanleko lurralde horretatik ipar-ekialderantz jo eta Kolkatako hirira hurbildu da urakana. Gobernuek biztanleen ebakuazioa abiatu badute ere, pandemiaren krisiak bultzatutako segurtasun eta urruntzerako neurriek zaildu egin dute, aterpeak ezin izan baitituzte bete.

 

 

 

Bengalako itsasoaren mapa, Amphan zikloiak gehien joko dituen lurraldeak markatuta. Argazkia: AccuWeather.

 

 

Kostaldeko hamar eta hamabost kilometro artean urperatuta geratuko direla aurreikusi du Indiako metereologia departamenduak. Arriskua oraindik pasa ez dela gehitu du, eta 300mm-ko euri zaparradak egon daitezkeela, uholdeen eta lur erorketen arriskua handituz. Indiako hondamendi naturalei erantzuna emateko zerbitzutik zikloiaren eragina “suntsitzailea” izan dela esan dute, batez ere erremu pobreenetan.

CNN hedabideak zikloiaren norabidearen jarraipena egin du, bere web orrialdean du ikusgai.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.