"Gutxieneko konpromiso internazionalistak" bere egiteko eskatu diote hurrengo Eusko Jaurlaritzari

  • Hamabi talde internazionalistak eta GKEk hainbat eskaera luzatu diete alderdi politiko guztiei. EAEko hauteskunde autonomikoen ostean osatuko den gobernu berriari internazionalismoari dagozkion “gutxieneko konpromisoak” proposatu dizkiote.


2016ko irailaren 13an - 10:22

AldarriCATuz, Amig@s de la RASD, Askapena, Biladi, Bizilur, Círculo Bolivariano, Euskadi Cuba, Lumaltik, Mundubat, Newroz Euskal Kurdu Elkartea, Paz con Dignidad eta TxiapasEKIN Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas antolakundeek Gasteizko Legebiltzarraren aurrean aurkeztu zituzten eskakizunak irailaren 8an.

Orain arte Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrerarekiko kritiko azaldu dira: “Dokumentu hau sinatzen dugunok, eremu internazionalistan ezer gutxi egin dela iritzi diogu. Maiz, modu aktibo edo pasibo batean, nazioartean nagusi diren menpeko harreman desorekatuak elikatu izan dira. Beste batzuetan, mugimendu sozialetatik egiten dugun lana gutxietsi edo oztopatu izan da”. Egoera hori aldatzeko proposamen zehatzekin osatutako dokumentua adostu eta publiko egin dute alderdi politikoak interpelatzeko. Proposamenak lau multzo nagusitan banatu dituzte.

Herrien autodeterminazio eskubideari dagokionez, palestinarrekin elkartasunez Israeli Boikot dinamika onartzea, Marokorekiko harreman instituzionalak etetea Sahararekin duen jarrera salatzeko, Herrialde Katalanetako prozesu independentista laguntzea eta Kurdistango instituzioei babesa eskaintzea proposatzen dute.

Bigarren multzoan Latinoamerikari begira jarri eta ondorengo ideiak proposatu dituzte: estatu kolpe saiakera oro salatzea, Kolonbiako bake prozesua laguntzea, AEBek Kubari ezarri dioten blokeo ekonomikoa bertan behera gera dadin eskatzea, Zapatisten komunitateak aintzat hartzea eta babes instituzionala adieraztea Venezuelako “prozesu bolibarrari”.

Hirugarren multzoan NATOren esku-hartze militar oro salatzeko proposamena luzatzen dute, nazioarteko erakunde horrek Bardeetan duen tiro eremua ixteko eta arma enpresei diru publikorik ez emateko eskaerekin batera. Errefuxiatuen gaiari dagokionez, babes eta laguntza materiala eskatzen dute eta Europar Batasuna eta Turkiaren arteko ituna arbuiatzeko.

Azkenik, komunikabide publikoen jarrerarekin kritiko, informazioen egiazkotasuna bermatzeko neurriak eta eragile internazionalisten ahotsei ere lekua egiteko eskatzen dituzte. Erakunde publikoen atzerriko jarduera guztia gardentasunaz egin dadin bermatzeko neurri zehatzak behar direla azpimarratu dute.

Internazionalismoarekin bat dokumentuan irakur daitezke proposamen guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Eguneraketa berriak daude