“Gure nekazaritza, zure elikadura?”: Nafarroako EHNEk kongresua egingo du urriaren 1ean

  • Berriozarren izango da Nafarroako EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuaren seigarren kongresua, “nekazaritza gizartera gerturatzea” helburu duena. Zuzendaritzako kide berriak aukeratuko dituzte eta “aldaketa garrantzitsuak” iragarri dituzte, batez ere “gazteek hemendik aurrera jorratuko duten paperean”.


2016ko irailaren 30ean - 12:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) azken erreformak eta merkatuen arau gabeziak” nekazaritzaren sektorea ahultzen dutela azaldu dute sindikatuko kideek. Erakunde eta alderdi politikoei “sektoreak bizi duen egoera zailaren kontzientzia” hartzeko deia egin diete eta nekazaritzak ”aurrera egin ahal izateko neurriak martxan jartzeko” eskatu dute. Gizartearen “parte-hartzea eta elkarlana” ezinbestekotzat jo dute.

TTIP eta CETA akordioek nekazaritza eta abeltzaintzari “erabateko kalteak” eragingo dizkietela gaineratu dute: “Familia ereduari kalte egingo dio eta osasun-neurriak ahulduko dira, segurtasun neurriak betetzen ez dituzten jakien ekoizpena baimenduz”.

Bertako produktuak “gizartearen elikaduraren oinarria” izan behar direla aldarrikatu du EHNEk eta gizarteari dei egin dio, “bertako produktuen alde” egin dezan.

Kongresuaren amaiera ekitaldirako prentsa deialdia egin dute, Berriozargo Mendialdea Ikastetxe publikoan, 13:30etan.


EHNE kanalean gehiago
2021eko abenduaren 30
Esnearen sektorea
"Ezin dugu jarraitu kostuen azpitik ekoizten"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.