"Gure gorputza gure erabakia" lemapean mobilizatuko dira larunbatean Baionan

  • Gay eta lesbianen eskubideen kontra dabilen La manif pour tous taldeak finkaturiko elkarretaratzearen parean kontra-manifestazioa eginen dute urtarrilaren 30ean, 15:30etan Baionako Jacques Porte plazan.

Iaz buruturiko kontra-elkarretaratzea, hau ere Baionan

2021eko urtarrilaren 27an - 12:18

"Haien herra-ideologiari ezin zaio ez-begiratu, ezin dugu zabaltzen utzi. Onartezina da eskuin muturrari afiliatutako mugimendu atzerakoiak lasai elkartzea. (...). Elkarretaratu gaitezen, garrantzitsua delako haien herrari espazio publikorik ez uztea". Ipar Euskal Herriko Sare Antifaxistak urtarrilaren 30erako luzatu deia da. Hitzordua 15:00etan jarri dute Baionako Jacques Porte plazan, hots, gay eta lesbianen eskubideen kontra dabilen La manif pour tous taldeak finkaturiko elkarretaratzearen parean.

Ipar Euskal Herriko asanblada feministak ere elkarretaratzera deitu du, "gure gorputza, gure erabakia" lemapean.

Laguntza bidezko ugalketa bikote gabe diren emakumeei zein lesbianei zabaltzeko legea bidean da Frantziako Parlamentuan. Horren aurka mobilizatzen dabil La manif pour tous.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


Eguneraketa berriak daude