Gay eta lesbianen eskubideen kontra dabilen La manif pour tous taldeak finkaturiko elkarretaratzearen parean kontra-manifestazioa eginen dute urtarrilaren 30ean, 15:30etan Baionako Jacques Porte plazan.
"Haien herra-ideologiari ezin zaio ez-begiratu, ezin dugu zabaltzen utzi. Onartezina da eskuin muturrari afiliatutako mugimendu atzerakoiak lasai elkartzea. (...). Elkarretaratu gaitezen, garrantzitsua delako haien herrari espazio publikorik ez uztea". Ipar Euskal Herriko Sare Antifaxistak urtarrilaren 30erako luzatu deia da. Hitzordua 15:00etan jarri dute Baionako Jacques Porte plazan, hots, gay eta lesbianen eskubideen kontra dabilen La manif pour tous taldeak finkaturiko elkarretaratzearen parean.
Ipar Euskal Herriko asanblada feministak ere elkarretaratzera deitu du, "gure gorputza, gure erabakia" lemapean.
Laguntza bidezko ugalketa bikote gabe diren emakumeei zein lesbianei zabaltzeko legea bidean da Frantziako Parlamentuan. Horren aurka mobilizatzen dabil La manif pour tous.