Gure Eskuren 'Periskopioa' buletina, burujabetza prozesuen berri izateko

  • Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak eta Gure Eskuk "Periskopioa" izeneko buletin digitala jarriko dute martxan. Burujabetza prozesuei buruzko buletin berezitua izango da.


2022ko otsailaren 25an - 17:49

Erabakitzeko eskubidearen alorreko albisteak, analisiak, iritziak, elkarrizketak, eta ikerketen emaitzak bilduko ditu Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak eta Gure Eskuk martxan jarriko duten Periskopioa buletinak. Harpidetzen direnei bi edo hiru hilabeteko maiztasunarekin iritsiko zaie helbide elektronikora. Eduki guztiak egongo dira euskaraz, eta gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ere irakurri ahal izango dira, testuen jatorrizko hizkuntzaren arabera. 

Buletina jasotzeko bi bide egongo dira: Gure Eskun bazkidetzea ala Periskopioa buletinera harpidetzea. Gure Eskun bazkidetuz gero, Periskopioa ez ezik, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikari buruzko lehen eskuko informazioa jasoko dute herritarrek. Gainera, bazkidetzen direnek erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Gure Eskuk azaldu duenez, norberak erabaki dezake zer kopuru ordaindu nahi duen, eta ordainketa inorentzat traba izan ez dadin, "0 kuota" aukera ere jarri dute. Hala ere, Periskopioa buletinera harpidetza doakoa izango da.

Gure Eskuren arabera, "Europako eta munduko beste hainbat herrirekin partekatzen dugu burujabetzarako gogoa. Herri batek aurrera egiten duenean, gainerakoei ere urratzen die bidea; honenbestez, arreta handiz jarraitu nahi dugu beste herri batzuetan gertatzen dena". Horregatik, Euskal Herritik kanpo gertatzen dena bertara ekarri eta bertako dinamikekin sintoniak eta sinkroniak bilatzea da helburua.

Aurreratu dutenez, Periskopioaren lehen alean, berariaz egindako bi analisi egongo dira: Duroyan Fertl-en "Brexit-aren ondoren: Irlanda, Eskozia eta EB" eta Robin McAlpine-n "Eskozian bildutako ikasgaiak". Fertl Sinn Feineko eta Europako Ezker Uniario/Ezker Berde Nordikoko ahokulari ohia da eta Rosa Luxenburgo fundazioan Europako iparraldeko herrialdeen koordinatzailea da orain. McAlpine, berriz, Common Weal aditu taldeko zuzendaria izan da 2014tik 2021era. Jimmy Reid Fundazioko lehen zuzendaria izan zen eta kazetaritzan ere aritu da. Analisi mamitsu horiez gain, TM eLab-eko kideek Irlanda eta Eskozian egindako bi inkestaren emaitzak jaso eta ondorio nagusiak aletu dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude