Gure Esku Dagok azaroaren 18ko Donostiako galdeketaren abestia aurkeztu du

  • Donostiako Gure Esku Dagok hiriko hamaika musikari eta artista bildu ditu galdeketa sustatzeko egin duten kantuan. Azaroaren 18an izango da galdeketa eta galdera honi erantzun beharko diote herritarrek: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?".

Gure Esku Dagok Donostiako galdeketa bultzatzeko kantua egin du.

2018ko urriaren 18an - 10:40

Donostia izangoa da galdeketa egingo duen lehen euskal hiriburua da. Egun berean Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin ere galdeketak egingo dituzte. Bozkatu ahal izateko 34 leku irekiko dituzte Donostian eta 1.000 boluntarioren laguntza beharko dutela adierazi dute.

Abestiaren letra Harkaitz Canok egina da musika Joserra Senperenarena da. Bideoan ikus daitekeenez, hiriko artista askok hartu dute parte abesten. Ondorengoak dira: Ramon Agirre eta Marta Agirre, Edurne Garmendia, Unai Elizasu, Koban taldea, Zuriñe Hidalgo, Ze esatek! taldea, Xabi San Sebastian, Txirri-Mirri eta Txiribiton, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandez, Antton Valverde, Miren Lazkano, Olatz Salvador, Mikel Karton, Ane Gabarain, Iker Lauroba, Lide Hernando, Fernando Ruiz, Beñat Gaztelumendi, Xabier Euskitze, Olatz Beobide, Urko, Ohiana Maritorena, Itziar Zamora.

Baterian Pako Díaz, baxuan Fernando Neira, gitarrekin Iker Lauroba, teklatuan Joserra Senperena, tronpetarekin Ruben Salvador, saxoa Julen Izarraren lana, tronboia Imanol Iribarrenen esku. Hainbat txistularik ere parte hartu dute: Jose Ignazio Ansorena, Jon Ansorena, Pello Irigoien eta Xabier Muñoz. Atabalak Agustin Laskurain eta Michel Longaronen esku. Txalapartarekin Oreka TX, trikitixa Iker Dorronsoro, panderoa Gurutze Dorronsoro. 

Danborrada batek ere parte hartu du, ondorengoek osatuta: Joserra Unanue, Alazne Olaziregi, Iñigo Ibiriku, Endika De Miguel, Koro Aldezabal, Elena Alberdi, Fernando Navascues, Joxe Bengoa, Jon Elzo, Mikel Mendizabal, Maitane Krutxaga, Aitziber Ibarzabal, Mikel Torregai.

Irun eta Alonsotegiko deialdiak

Azaroaren 19ko herri galdeketen harira, hitzaldia antolatu du Alonsotegiko taldeak bertako frontoian. Laura Mintegi, Juan Jose Ibarretxe eta Garbiñe Biurrunek parte hartuko dute mahai-inguruan.

 

Horrez gain, urriaren 22an, astelehenarekin, 11:00etan Irungo Txanaleta Plazan, urriaren 27ko ekitaldiaren inguruko prentsaurrekoa egingo du Irungo Hartu Hitza elkarteak: "Ekitaldi masiboa izatea nahi dugu eta horren berri komunikabideei ere helarazi nahi diegu. Ekitaldiaz gain, beste gai garrantzitsu batzuei buruz hitz egingo da, izan ere, hurrengo egunetan hainbat ekitaldi antolatuko ditugu: instituzionalak eta kulturalak".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude