GuraSOSek berrikitan aurkeztutako Gipuzkoako hondakinen plan alternatiboa urtarrilaren 4an eguerdiko 12:00etan entregatu nahi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Familiei dei egin die ordu laurden lehenago elkarturik azaltzeko Gipuzkoako Plazan, helduak beltzez eta haurrak baserritarrez jantzita, lepoan izar gorri bana daramatela.
GuraSOSek heldu den ostiralean Diputazioari eskuetan ipini nahi dion hondakin plana da abenduaren 29an Orona kooperatibaren Ideo eraikinean jendaurrean aurkeztu zuena. Usurbilgo Noauak egun hartan plazaratu zuenez, Residua Consulting enpresako Antton Lete eta Iñigo Irigoyen teknikariek ondu duten planak bestelako planteamendu bat egiten du 2030. urtera arte. “Aurrez bioegonkortutako udal hondakinak, “gordailu inertizatu bidez kudeatzea, zigilatutako eta isolatutako gelaxketan”. Instalakuntza honek, “gaur egun martxan diren instalazioak erabil ditzake eta beraz, ez da beharrezkoa lurzoru berriak okupatzea”. Aurkezpen saioan zehar zehaztu zutenez, “dagoeneko garatua den teknika bat da, gure ingurunean ere praktikatzen dena”. Bizkaian Foru Aldundiak Artigas instalazioetan halako gelaxkak jarri berri dituela nabarmendu du GuraSOSek.
Noauak jasotako bideo honetan laburbiltzen da GuraSOSen planaren mamia:
GuraSOSen plana aurreko hilabeteetan landutako Hitzartu prozesuaren emaitza da. Pertsonalitate famatuz osatutako berme batzorde batek gainbegiratu du prozesua eta planaren aurkezpen saioan berme batzordearen bozeramaila aritu ziren Bernardo Atxaga, Garbiñe Biurrun eta Esther Larrañaga, Juanjo Alvarezek bideoz hartu zuelarik parte. Horien azken iritzia bildu du Noauak beste bideo honetan:
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]