GuraSOSek azaroaren 27rako manifestazioa antolatu du Zubietako erraustegia geldi dezaten eskatzeko

  • GuraSOS elkarteak aurreratu du “manifestazio handi bat” antolatzen ari dela Zubietako erraustegia lehenbait lehen gelditzeko eskatzeko. Azaroaren 27rako deitu duen mobilizazioa Donostiako Kursaaletik abiatuko da eguerdiko 12etan eta Zurriolako itsas ibilbidetik barrena Saguesen bukatuko da. Manifestazioaren leloa “Orain Bai, Gelditu! Elkarrizketa eta Konponbidea” izango da eta GuraSOSen arduradunek azaldu dute dagoeneko gizarte eragile ugariren babesa lortu dutela.


2022ko azaroaren 10an - 08:40

GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez, bere mobilizazioari atxikitzeko epea zabalik dago baina dagoeneko hainbat eragile eta pertsona ezagunek eman diote berea: Eguzki, Ekologistak Martxan edo Greenpeace talde ekologistak, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak, Ulia eta Gros auzoko (Hondarpe) bizilagunen elkarteak, Groseko Indarra surf elkartea, Zurriolan egoitza duena, itsasoarekin harreman estua duten kirolariak, hala nola Juanmari Etxabe eta Igor Makatzaga entrenatzaileak, Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti arraunlariak, Axi Muniain surflaria. Zerrendatu dituzte kulturako zenbait eragile ere: Kristiñe Solano (Amak), Andoni Bastarrika, Gorka Otxoa eta abar.

Hainbat eragile eta pertsona ezagunek azaldu diote atxikimendua GuraSOSek iragarritako mobilizazioari. (Argazkia: Noaua).

Deialdia egin dutenek agerraldian honela argudiatu dute salatzen duten egoera:

 “Agintariek hitza eman zuten erraustegia egin aurretik:

- Airera isurtzen diren zabor kutsatzaileen muga gaindituz gero, sistema automatiko bat izango zela hondakinen erretzea gelditzeko.

- Kutsadura parametroak betetzen ez baziren, erraustegia gelditu egingoko zutela, eta arazoa konpondu arte ez zutela berriro martxan jarriko.

(…) GELDITU erraustegia, kutsadura arazo larri hauen jatorria identifikatu eta konpondu arte; erraustegiaren funtzionamendu okerra aztertu eta konpondu izanaren bermeak izan arte.

Kontrol demokratiko zorrotza, gaur egun ez dagoena, behar du erraustegi horrek.

Agintariek, emandako hitza bete behar dutela aldarrikatu beharra daukagu”.

Mobilizaziorako giroa berotzeko bideo labur bat ere aurkeztu dute GuraSOSeko arduradunek:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude