GuraSOS: "Zaldibar Zubietara dator"

  • Hondamendia gertatu zen arte, industria-hondakin askoren helmuga Zaldibarko zabortegia zen. Hondakin horiek Zubietako erraustegian erre nahi dira orain. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak emandako baimenaren aurka errekurtsoa jarri du GuraSOSek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 30an - 09:52
(Argazkia: Noaua)

"GHK soilik hiri-hondakinak kudeatzeko gaitutako administrazio-erakundea da eta ez du beste hondakin mota batzuk kudeatzeko eskumenik". GuraSOSen esanetan, Zubietako erraustegia ez da industria-hondakinak tratatzeko azpiegitura egokia. "Udal-hondakinak dira etxeko hondakinak eta beste iturri batzuetatik datozenak, hala nola txikizkako merkataritzatik, administraziotik, hezkuntza-sektoretik, osasun-zerbitzuetatik, ostatutik eta elikadura-zerbitzuetatik eta beren izaera eta osaeragatik etxeko hondakinen antzekoak diren beste zerbitzu eta jarduera batzuetatik datozenak".

GuraSOSen idazkiak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/851 zuzentarauari egiten dio erreferentzia. Horren arabera, "baztertuta daude ekoizpenaren, nekazaritzaren, basogintzaren, arrantzaren, eraikuntzaren eta eraispenaren hondakinak, eta hobi septikoak, estolderia-sarea eta tratamendu-plantak, eta halaber bizitza erabilgarriaren amaieran dauden ibilgailuak ere".

Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketa

Zubietan industria-hondakinak erraustu ahal izateko, Ingurumen Baimen Bateratuan (IBB) egokitu nahi dute eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren oniritzia behar da. Aldaketa hori ez da txikikeria bat GuraSOSentzat. Aurkeztu duen errekurtsoan dioenez, "aldaketa funtsezkotzat joko da aldaketak isurketak eraldatzen edo handitzen dituenean, kutsatzaile berriak kopuru esanguratsuetan sartzen direnean, edota prozesuan substantzia edo prestakin arriskutsuak sartzen direnean, edo hondakin arriskutsuen sorrera areagotzen denean".

"Plastikoen presentzia handiagoak emisio kutsatzaileak areagotuko ditu"

Europako Eunomia aholkularitza-agentziak egin berri duen txosten baten arabera, errausketak eta hondakin-isurketek berotegi efektuko gasen ugalketan eta airearen kalitatean eragin zuzena dute. GuraSOSek dioenez, "txosten horren arabera, erraustegietara iristen diren hondakin-hondarretan plastikoaren proportzioa gero eta handiagoa da, eta instalazio horien karbonoaren inpaktua handitzen ari da".

GuraSOSek aurkeztu duen errekurtsoan honako hau jasoa dator: "Zuhurtasun-printzipioaren arabera, errekurtso honen xede den aldaketaren bidez hondakin arriskutsuak sartuko dira, eta, horregatik, egitate horrek hondakinak errausteko instalazioaren funtzionamendua aldatzea dakar, hondakin arriskutsuak erraustea baitakar berekin, eta horrek funtsezko bihurtzen du aldaketa". Ontzien errefusetatik eta hondakin-industrialetatik datozen plastikoen presentzia handiagoak emisio kutsatzaileak areagotuko dituztela ziurtzat jotzen du GuraSOSek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude