Guatemalako Kongresuak atzera bota du abortua are gehiago zigortu nahi zuen legea

  • Martxoaren 8an legearen alde bozkatu zuten, baina presio sozialaren ondorioz martxoaren 15ean artxibatzea erabaki dute. Abortatzeagatik kartzela zigorrak handitu eta eskoletan sexu-aniztasuna irakastea debekatu nahi zuten.


2022ko martxoaren 16an - 13:19
Protesta ugari eragin ditu lege polemikoak. / Argazkia: EFE / Esteban Biba.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guatemalako Kongresuak atzera egin du: azkenean ez dute onartuko “Bizitzaren eta Familiaren Babeserako Legea” deitu zioten lege polemikoa. Martxoaren 8an emakumeak kalean protestan ari ziren bitartean, Kongresuko diputatuak abortua are gehiago zigortu nahi zuen lege bat onartzen ari ziren. Bada, legearen alde bozkatu zuten askok martxoaren 15ean aurkako bozka eman dute, azken astean izan den Guatemalako nahiz nazioarteko presio sozialaren eraginez. Legea artxibatu dute, aurkako 160 boto eta aldeko 119rekin.

Bernardo Arevalo Semilla oposizioko alderdiko diputatuak esan du hasieran legearen alde egin zuten diputatuei ez zaiela “lotsa segituan pasako”, Eldiario.es atariak jaso duenez: “Herritarrek badakite nork onartu zuen testua, zeina konstituzioaren aurkakoa baitzen eta presidenteak artxibatzeko eskatu behar izan duen”.

Bost urteko espetxe zigorra abortatzeagatik

Legea 2017an proposatu zuen Viva alderdi kontserbadoreak, eta, besteak beste, abortatzen duten emakumeen aurkako kartzela zigorra handitu nahi zuten. Egun, urtebete eta hiru arteko espetxe zigorra dago Guatemalan, baina gutxienez bostekoa eta kasu batzuetan 50ekoa izango zen lege berriak aurrera egin izan balu. Halaber, debekatu nahi zuten hezkuntzan sexu-aniztasunaren gainean irakastea. Hauxe izan zen proposamena martxoaren 8an onartzearen arrazoia: “Jendartean talde minoritario batzuk daude, zeintzuek proposatzen dituzten kristau moralaren kontrako pentsamenduak eta praktikak”.


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.