Guardia Zibilaren ekintzak kritikatu eta biktimak babesteko ekitaldia antolatu du Memoria Osoak urriaren 12an

  • Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.

Axun Lasa bozeramailea beste zenbait kiderekin Gasteizko agerraldian EGIARI ZOR

2024ko urriaren 11n - 08:40
Azken eguneraketa: 11:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hispanitate Eguneko festak egingo ditu Guardia Zibilak Gasteizko Plaza Berrian, lehen aldiz. Horren aurrean, Memoria Osoa plataformak Guardia Zibilaren indarkeria jasan duten pertsonak “babesteko eta haien mezua zabaltzeko” ekitaldia antolatu du, urriaren 12an, 10:30ean Artiumen. Hori dela eta, eragile sozial, politiko eta norbanakoei ekitaldira joateko gonbita luzatu diete, "biktimei eta haien familiei babesa emateko".

Giza eskubideen “milaka urraketen erantzule" den Guardia Zibila omenduko dutela, eta horren atzean "zuritzeko estrategia" bat dagoela salatu du plataformak . "Indarkeriaren apologia eta gorespen ekintzak argiak dira, eta ez zaie eskatzen eragindako minaren aitortzarik eta erantzukizunik". Hala ere, kasu askok oraindik zigor gabe jarraitzen dutela gogorarazi du.

Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen, memoriaren eta biktimen arloetan izandako "norabide aldaketa" nabarmendu du. Plataformaren iritziz, estrategia horrek azken hamar urteetan gehiengo sozialak egindako “ahalegin, ausardia eta itxaropen” handia ezabatu nahi ditu. Memoria Osoak adierazitakoaren arabera, Gasteiz “estrategia horren ardatz” gisa kokatzen da, eta erakundeen zeregina "berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan" oinarritu behar dela azpimarratu du. Horregatik, hausnarketarako deia luzatu dute, "birbiktimizazioa sustatzea" uzteko eskatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.