Aske geratu dira Guardia Zibilak presoen ongi etorriekin lotuta atxilotu dituen lau lagunak

  • Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu asteazken goiz honetan Zarautzen, Agurainen, Gernikan eta Lizartzan. Atxilotuetatik bi (Lopez eta Garmendia) Kalera Kalera ekimeneko kideak dira. San Vicente berriz Sortu alderdiaren Arabako ordezkari politikoa eta Haimar Altuna berriz, Gipuzkoakoa.

Garmendia (ezkerrean) eta Lopez, astezkenean atxilotu dituzte.

2020ko urtarrilaren 22an - 09:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antton Lopez Ruiz Kalera Kalera euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimeneko bozeramailea Zarautzen atxilotu du Guardia Zibilak. Oihana Garmendia berriz, Gernikan, lanera bidean. Oihana San Vicente Agurainen atxilotu dute, Gasteizera bidean zihoanean eta Haimar Altuna Lizartzan, Guardia Zibilak jarritako kontrol batean.

Duela bi urte ere atxilotu zituzten Lopez eta Garmendia, orduko hartan "terrorismoa goratzea" leporatuta, 2017an hil zen Belen Gonzalez euskal presoari egindako omenaldian parte hartzeagatik.

Europa Pressen arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioa da eta Espainiako Barne Ministerioak emandako azalpenen arabera, kartzelatik atera diren euskal presoei egindako omenaldiekin dute lotura atxiloketek. Zehazki, 2016 eta 2019 urteen artean antolatutako 95 ongi etorri ekitaldirengatik atxilotu dituzte, ekitaldi horietan "terrorismoaren biktimak umiliatu" zituztelakoan.

Lau atxilotuak Guardia Zibilaren kuarteletan deklaratu ondoren aske geratu dira: Garmendiak Bilboko kuartelean deklaratu du, San Vicentek Gasteizkoan eta Intxaurrondoko kuarteletik pasa behar izan dute Altunak eta Lopezek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude