Guardia zibil batek euskaraz ari ziren Algortako bi gazte iraindu dituela salatu dute

  • Algortako Indar Okupatzaileen Kontrako Hanka mugimenduak zabaldu duenez, herri horretako taberna bateko terrazan eserita zeuden bi gazte, zerbitzuz kanpo zegoen guardia zibil bat heldu eta galderak egiten hasi zitzaienean, martxoaren 4an.


2017ko martxoaren 7an - 13:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazteek azaldu dute guardia zibila beraien ondoan eseri eta lagunarteko tonua erabiliz hasi zitzaiela hizketan. Nongoak ziren galdetu zien, eta ia zergatik hitz egiten zuten euskaraz. Bere bizitzari buruzko gauzak ere kontatu zizkien. Halako batean, gazteak sorbaldetatik heldu eta irainka hasi zitzaien.

Haien garagardoak hartu eta edan egin zituen, eta bietako bat aulkitik lurrera botatzen saiatu zen. Barrara zihoala eta hortik ez mugitzeko esan zien, baina gazteek alde egin zuten. Tabernariek adierazi dutenez, horren ostean guardia zibilak kolpe bat hartu eta konortea galdu zuen taberna barruan.

Bi gazteek izandako “zuhurtzia” azpimarratu du Hankak, eta horrelako egoeren aurrean “argi ibili behar dela” adierazi du. “Eguneroko probokazio eta jazarpen honi hortzak erakuts diezazkiegun”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2025eko irailaren 29
Legatua

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude