Berehala itxi nahi ditu greziar gobernuak oinarrizko laguntza medikua eskaintzen duten klinika publikoak. Eraikin horiek 9,5 milioi pertsona baino gehiagorentzako zerbitzua eskaintzen dute, eta gaurko iragarrita dauden itxierek milaka langileren kaleratzea eragingo luke.
PASOK eta Demokrazia Berria alderdiek osasun zerbitzuen erakunde nazionaleko klinikak (EOPYY-ak) ixteko lege berria onartu zuten parlamentuan.
Azaroaren 25etik greban daude EOPYYko langileak, eta gaur borroka gogortzeko erabakia hartu dute, gobernutik “berehalakoan” poliklinika guztiak ixteko agindua jaso ostean.
Anbulatorioak hilabetez itxi nahi ditu Adonis Yoryadis osasun ministroak, erregimen berriaren arabera lan egingo duten zentro berriak irekitzeko.
“Lehen paraleloki funtzionatzen zuten bi sistemak, EOPYY eta ospitaleetako osasun zentroak, sistema bakarrean batzea da asmoa” adierazi du Yoryadisek.
Anbulategietako giltzak eta material guztia gaur entregatu ditzaten eskatu du, oraindik osasun sistema berriaren legea argitaratu ez bada ere.
Horren aurrean, osasun zentro publikoetako langileek “legezkotasuna babestu eta itxiera eragozteko” anbulatorioetara jotzeko erabakia hartu dute. Herritarrei ere dei egin diete, guztien artean “eutsi eta oinarrizko atentzio medikua babestu” dezaten.
Irrati-Telebista publikoaren defentsan gertatu zen bezala, espero da osasun langileek zentroak entregatzeari uko egin eta Greziako ehundaka klinika herritarrek okupatuak izatea.
Kasu hartan ez bezala, klinikak zabalik mantentzea da helburua.
Informazio gehiago hemen.
Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.
Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700 asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]
Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]
Greziako Gobernuak ostegunean egingo du lege-proposamena Legebiltzarrean. Hamahiru orduko lanaldia legeztatzeaz gain, greba eskubidea ere urratu nahi du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.