Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

  • Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 8an - 08:15
Azken eguneraketa: 09:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazken honetan, apirilaren 9an, greba mugagabea hasiko dute Trapagarango (Bizkaia) MFS Sintering enpresako langileek. Izan ere, aurrera doa zuzendaritzak fabrika ixteko eta plantillako 107 beharginak kalean uzteko abiatutako prozesua, eta grebara joko dute haiek, kaleratze kolektiboari aurre egiteko. 

Konkurtso-administratzaileak urtarrilaren bukaeran jakinarazi zion langile-batzordeari (ELA eta LAB sindikatuek osatutakoa) enplegu-erregulazioko espediente bat ezartzea zela asmoa, likidazioan aurrera eginez. Martxan da jadanik lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia, eta, horren aurka, langileen gehiengoak erabaki du aste honetan greba mugagabeari ekitea.

2023an, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatzen saiatu zen enpresako zuzendaritza. Beharginak, ordea, neurriaren kontra mobilizatu ziren eta neurria gelditzea lortu zuten. Automobilgintzako piezak ekoizten dituzte Trapagarango fabrikan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude