Greba mugagabean daude Tubos Mecánicos Norte lantegian, “lan baldintza duinen alde”

  • Murgako industrialdean dago fabrika hori, eta Tubacex taldearena da.


2020ko otsailaren 11n - 08:58
Gaur hasi dute greba beharginek. / ELA.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Greba mugagabea abiatu dute gaur Tubos Mecánicos Norte fabrikako langileek. Murgako industrialdean dago lantegi hori eta Tubacex taldearena da.

“Enpresa txikia da, baina diskriminazio handikoa”, nabarmendu du ELA sindikatuak greba dela eta plazaratutako oharrean.

Beharginei aplikatzen zaien hitzarmena 2008. urtetik berritzen ez dela nabarmendu du sindikatuak. “Ezarrita dauzkagun soldata-taulak ez datoz bat gure eguneroko lanarekin, gure lanaldia Tubacex enpresakoa baino askoz luzeagoa da. Gainera, beste afera batzuk ere baditugu, enpresak negoziatu nahi ez dituenak”, azaldu dute langile ordezkariek oharrean.

Horregatik abiatu dute greba mugagabea, “lan baldintza duinen alde borrokatzeko”. Azpimarratu dutenez, ez dute inoiz ezer eskatu, eta enpresak “banakako harremanak” bilatu ditu beti beharginekin, “banaketa” sustatzeko.

Aldarri nagusia jarri dute mahai gainean: “lanaren araberako soldata eskuratzea”. Salatu dutenez, azken hilabeteetan zuzendaritzarekin hitz egiten egon dira, baina horrek “dena ondo dagoela” eta “asko kobratzen dutela” erantzun die.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.