Greba mugagabea eginen dute Castejongo Trenasako langileek urriaren 2tik aurrera

  • CCOOk, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, "gogor" kritikatu du zuzendaritza: "Ekainean ERTE bat sinatu eta 2019an 6 milioi euroko laguntza publiko jaso ostean".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 29an - 10:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

CAF multinazionaleko Trenasako langileek batzarra egin dute astelehenean Castejongo lantegiaren itxieraren aurrean egin beharreko mobilizazioak erabakitzeko, eta greba mugagabea deitu dute urriaren 2tik aurrera. CCOOk, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, "gogor" kritikatu du enpresaren zuzendaritza ixteko erabakia, "ekainean ERTE bat sinatu eta 2019an 6 milioi euroko laguntza publikoak jaso ostean".

CCOOren Industria Federazioaren iritziz, "enpresa-kultura baten aurrean gaude, langileak ahalik eta gehien estutzen saiatzen dena, etekinak handitzea beste helbururik gabe; izan ere, pandemiak ez du eraginik izan lantegi honetan eta taldean, ez baita eskaerarik galdu; aitzitik, taldea oso garrantzitsuak diren batzuen esleipenaren zain dago".

Gainera, sindikatuak azpimarratu duenez, Sodenak "6 milioi euroko diru publikoa eman zuen, eta, horregatik, besteak beste, onartezina da zuzendaritzak lantegia ixteko duen asmoa, eskaerak eta irabaziak handitzen ari diren une honetan".


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Etxeko langile egoiliarrak
Ez atsedenik, ez soldata duinik

2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.