Lau eremutan eragiten du grebak: hezkuntzan, lanean, zaintzan eta kontsumoan. Larunbatean, bestalde, Asanblada Internazional Transfeminista deitu dute Genevan.
Beste urte batez, beren eskubideen alde greba eginez, Suitzako emakumeek kaleak hartu dituzte ekainaren 14an. 1991ko emakumeen grebaz geroztik, aipatutakoa egun historikoa da bertako mugimendu feministarentzat: 1981ean Konstituzioan txertatutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioak hamar urtetan eraldaketarik ekarri ez zuela ikusirik, 1991n greban atera ziren 400.000 emakumetik gora Zurich-en. Ordutik, emakume suitzarrek urtero hartu ohi dituzte kaleak egun horretan.
Aurtengo greba deialdira dei eginez, ondokoa adierazi dute antolatzaileek: “Gure greba sistema kapitalista eta patriarkalak babesten duen edozein egiturazko zapalkuntza, diskriminazio eta biolentzia formaren kontra dago. Horregatik, arrazakeriaren, sexismoaren, homofobiaren eta transfobiaren aurka altxatzen gara. Emakume* migratuek gure herrialdean bizi duten diskriminazio bikoitzaren aurrean, elkartasunez borrokatzen dugu”. Lau eremutan egingo dute greba: hezkuntzan, lanean, zaintzan eta kontsumoan.
“Guk ekintzetan nahi dugu berdintasuna, eta gure kabuz erabaki nahi dugu gure bizitzen gainean. Hargatik, ekainaren 14an greba egingo dugu!”, adieraziz hasten da deia egiten duen manifestua. Sarrerari jarraitzen dioten lerroetan, aldarrikapen zehatzak datoz zerrendaturik.
Martxoaren 8ko greba deialdiari jarraiki, Suitzako emakumeek ere bizitzak erdigunera ekartzearen beharra azpimarratu dute: “Zaintza lanak, ordainduak ala ordaindu gabeak, erdian jarri eta finantzatuko dituen politika ekonomikoa nahi dugu. Aitorpena eta etxeko lanen banaketa berdinzalea nahi ditugu, baita lanok baloratzea ekonomikoki eta aseguru sozialetan; gurasotasun baimenak eskatzen ditugu gure sema-alabak eta gaixorik dauden senideak zaintzeko, eta haur eta zaharren zaintza beharrei erantzungo dieten doako zerbitzu publikoak”.
Gutxi batzuen mesederako den sistema ekonomiko kapitalistaren gaineko eztabaida mahaigaineratzeko nahia ere azaleratu dute, adieraziz arriskuan jartzen duela klima, eta miseriara kondenatzen duela munduko biztanleriaren gehiengoa, emakumeak bereziki. Ildo horretan, gizon eta emakumeen* arteko soldata arrakala gainditzea exijitu dute: “Lan berdinagatik soldata berdinak nahi ditugu. Lan feminizatuak baloratzea nahi dugu, eta horiek justuki ordaintzea. Errenta duinak bermatuko dizkiguten aseguru sozialak nahi ditugu. Duintasunez bizitzea ahalbidetuko diguten soldatak nahi ditugu, erretiratzeko adina igo gabe”. Bestalde, soldatak jaitsi gabe lan jardunaren ordu kopuruak murriztea ere eskatu dute, “ordaindutako eta ordaindu gabeko lanak hobeto uztartzeko”. “Geure gain hartu eta banatu nahi ditugu eginbehar familiar eta sozialak. Bizitzeko denbora nahi dugu!”, aldarrikatu dute.
Emakume migratzaileen egoeran ere hobekuntzak exijitu dituzte: “Beste herrialde batzuetatik gatozenok babestuko gaituen estatutu erregularizatua eta legeria nahi ditugu (…) Bertan geratzeko eskubidea izan dezaten exijitzen dugu”. Horrez gain, beren migrazio prozesuan indarkeria psikologiko, fisiko eta sexuala pairatu dutenentzat babes neurriak ere eskatu dituzte.
Sexuari eta genero identitateei dagokienez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute. “Gure gorputz eta bizitzak errespetatuak izan daitezen exijitzen dugu, eta indarkeria sexista eta LBTQIfobia gaitzesten dugu”. Emakumeak* beren gorputzen burujabe direla defendatu dute baita, eta abortua, kontrazepzioa eta genero trantsizio aldaketak doakoak izatea eskatu dute.
Hezkuntza ere hartu dute hizpide: “Eskolak, unibertsitateak eta gainontzeko formazio zentroak emantzipaziorako eta izpiritu kritikoen heziketarako tokia izatea nahi dugu, non berdintasunean, onespenean, sexu eta genero identitate aniztasunean eta elkarrekiko errespetuan heziko den”.
Nola ez, indarkeria matxistarekin amaitzeko neurriak ere exijitu dituzte. Indarkeriaren aurrean prebentzio plan nazional bat eskatzeaz gain, kultura, hedabide eta iragarkien bidez indartzen diren genero estereotipoak desagerrarazteko beharra mahaigaineratu dute. “Denontzako eskubide berdintasuna bermatzen duen jendarte batean libreki bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu; jendarte solidario, berdinzale eta libre bat, indarkeriarik eta feminizidiorik gabekoa”.
Greba egunaren biharamunean, ekainaren 15ean, Asanblada Internazional Transfeminista deitu dute Genevan. Adierazi dutenez, asanblada baliatu nahi dute munduko beste herrialdeetako feministak ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko, esperientziak trukatzeko eta harreman sareak ehuntzen jarraitzeko.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.