Greba eguna Nafarroako sektore publikoan: pribatizazioaren kontra eta lan-baldintza duinen alde

  • Administrazio publikoko 29.000 langile daude deituta asteazken honetan grebara, ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sidikatuen eskutik. "Zerbitzu publikoa hobetzeko mobilizatzera" deitu dituzte langileak. Horrez gain Osasunbidean ere greba deitu dute sindikatuek.

29.000 lagun daude grebara deituak Nafarroako sektore publikoan (argazkia: ELA)

2023ko otsailaren 15an - 08:55
Azken eguneraketa: 10:09

Milaka langile greba eguna dute otsailaren 15a eta mobilizazera deituak izan dira sindikatuen partetik. Zerbitzuen eta enplegu publikoaren "duintzea" eskatzen dute eta "egiazko negoziazioa" Nafarroan, horretarako mahai eta foroetan edukiak jarrita.

Besteak beste, lan baldintzak hobetu eta sektore publikoko "pribatizazio politikarekin" amaitu dadila nahi dute langileen ordezkariek. Gogorarazi dute behin behinekotasun handia dagoela oraindik eta %8tik behera egon beharko lukeela berez. Gainera, plantilaren "dimentsionamendu egokia" ere eskatzen dute. Erosteko ahalmena berreskuratzea, erratioak hobetzea, lanbide karrerak bermatzea... horiek dira beste aldarrikapen batzuk.

Lehen mobilizazioa 11:30etan izango da, Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo dute elkarretaratzearekin, eta osasungintzakoak zutabe batean joango dira haraino. Gainera, arratsaldean manifestazioa antolatu dute autobus geltoki zaharretik 17:30ean abiatuta.

Osasunbidean ere greba

Sektore publikoko grebarekin bat eginez, Osasunbideako langileek ere greba dute gaur LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.

Osasunbidean ere greba eguna da asteazkenean. Haserre dira sindikatuak, mahai sektorialean Osasun sailak izandako jarrerarekin (argazkia: LAB)

Sindikatuak mahai sektorialera deituak zeuden asteartean, baina planto egitea erabaki zuten Nafarroako Gobernuko Osasun sailak euren eskakizunak aztertzeari uko egin diolako. "Sindikatu Medikuarekin akordioak sinatu ditu lan baldintza eta soldatetaz gure gainetik eginez", azaldu du LABeko funtzio publikoko arduradun Isabel Artiedak, Euskalerria Irratiak jasotakoaren arabera.

Era berea, gaurko grebarako Osasunbidean ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkotzat" jo dituzte sindikatuek, eta kasu batzuetan %100ekoak izango direla diote.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Amaitu da Gasteizko autobus zerbitzuko langileen greba mugagabea

Igande iluntzean bozkatu dute TUVISAko langileek udalaren azen eskaintza onartu edo ez. Eskaintza ez onartu eta grebari eustearen alde bozkatu du gehiengoak, baina, enpresa batzordearen lehendakariak azaldu duenez, “grebarekin jarraitzeko beharrezko portzentajera ez... [+]


Eguneraketa berriak daude