2023-02-06 15:07
ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek Nafarroako Gobernuaren menpeko sektore publiko osoa deitu dute lan baldintzak eta zerbitzu publikoa hobetzeko mobilizatzera. Legez ezarritako mahai eta foroetan benetako eta edukizko negoziazioa eskatzen dute.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek prentsaurrekoa eman dute otsailaren 15ean Nafarroako sektore publikoan greba deialdia iragartzeko.

Sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea eskatzen dute, ezinbesteko baldintza baita zerbitzu publiko hobeak eraikitzeko. Besteak beste, sektore publikoko pribatizazio politikarekin amaitzea eta orain arte pribatizatu dena iraultzea, Nafarroako Gobernuak bere autogobernu eskumenak gauzatzea, enpleguaren egonkortasuna eta behin behinekotasuna % 8tik behera murriztea eta plantillaren dimentsionamendu egokia eskatzen dituzte.

Hobekuntza horiek langile guztientzat egin behar dira, eta horretarako legez ezarritako mahai eta foroetan negoziatu behar dira. Horregatik, deialdi honen bidez, Nafarroako Gobernua behartu nahi dute Mahai Sektorialetan eta Mahai Orokorrean negoziazio erreal eta edukizkoa egitera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.