ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 22a

Gorri dauden herrietan tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du EAEko Auzitegiak

  • Ostalarien elkarteek helegitea aurkeztu zuten eta EAEko Auzitegiak erabaki du ostalarien eskaera behin-behinean onartzea. Denbora gehiago hartuko du auziaren muina aztertu eta ebazpena emateko. Baina Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean dago oraindik, eta horregatik beste murrizketa hauek bete beharko dituzte ostalariek: 20:00etan ixtea, gehienez edukieraren %50 betetzea eta zutik zein barran kontsumitu ahal izatea, besteak beste.

ARGIA @argia
2021eko otsailaren 09a
Argazkia: @uriolaeus

Gaurtik aurrera, Jaurlaritzak astean birritan berritzen duen herrien koloreak ez du eraginik izango tabernak zein jatetxeak itxi edo irekitzeko, oraingoz. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak gaur aztertu du auzia, eta erabaki du ostalariek eskatutakoa behin-behinean onartzea, argudiatuz "indarrean dauden neurriekin ostalaritza ez dela osasun publikoarentzat bereziki arriskutsua".

Ez da behin betiko erabakia, ordea; denbora gehiago hartuko du EAEko Auzitegi Nagusiak auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.

Ostatuetan indarrean diren murrizketak

Irekiera baimendu badiete ere, ostalaritzako establezimenduek beste hainbat murrizketa bete beharko dituzte. Besteak beste, 20:00etan itxi eta 06:00etan zabaltzea, gehienez edukieraren % 50 betetzea, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia gordetzea, gehienez lau pertsona biltzea mahai baten inguruan eta zutik edo barran ez kontsumitzea.

Bilboko Uriolak jaso ditu auzitegiaren aurrean presio egiteko egindako elkarretaratzearen irudiak:

Kanal hauetan artxibatua: Covid-19 shockean adi  |  EAE  |  Ostalaritza

Covid-19 shockean adi kanaletik interesatuko zaizu...
2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-16 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


2022-01-11 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko ikasleek auto-testak egingo dituzte aurrerantzean, etxean

Jean Castex frantziar lehen ministroak urtarrilaren 10ean telebistan jakitera eman duenez, kasu positibo baten kontaktu diren ikasleek gaurtik aurrera ez dute PCR edo antigeno proba farmazietan egin beharko. Horren ordez, etxean hiru auto-test egingo dizkiete gurasoek, eta... [+]


2022-01-11 | Émilie Massemin
François Ruffin
"Teknologia digitalekin herri hau domestikatzeko aukera aurkitu dute, gaur osasunaren eta bihar ekologiaren izenean"

“Ospitale publikoa krisian dago? Emmanuel Macronen errua da, ez txertoa hartu ez dutenena”, dio François Ruffinek. Diputatu errebeldea kezkatuta dago demokrazia mespretxatuarekin eta digitalarekin, gobernuak Covid-ari begira aldarrikatzen duen guztiarekin... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude