Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Iruñeko 51 urteko gizona aurkitu dute hilda Nagoreko urtegian, Nafarroan. Pertsona talde batek bainua hartzen zegoelarik ahoz behera ikusi zuen gorpua, eta abisua eman zuen.
Abisua jaso eta bertaratu zen Polizia ikerketekin hasteko. Geroago, suhiltzaileek gorpua bertatik atera zuten. 51 urteko perutar gizona dela argitu dute, baina Iruñera eraman dute heriotzaren zergatiak ezagutzeko.