Bukatu da Korrika. Itzelezko arrakasta izan du. Herriz herriko ibilian giza berotasuna eta txaloak jaso ditu gainezka. Euskaltzale guztiontzat pozgarria izan da hori. Euskararen aldeko aldarri bizia baita, norbanako, talde, elkarte, erakunde, enpresa, alderdi, instituzio… askoren babesa jaso du, merezimendu handiz.
Han eta hemen festa giroa, poza eta elkartasuna barreiatu ditu Korrikak. Urtez urte borondateak batzen, elkarlana sustatzen eta sektore berriak erakartzen saiatzen ari da buru-belarri AEK. Emaitza bistan da: euskara, euskaraz jakitea, euskaraz ikastea, euskaltegiak… euskal agendaren erdigunean egotea lortu du hamaika egunez. Gizartearen zati zabalago batera iritsi da, duela hamar-hamabost urte baino indartsuago doa Korrika. Hori positiboa da euskararentzat, positiboa da euskaldunentzat eta positiboa da gure arteko elkarbizitzarentzat.
Zoritxarrez, ordea, euskaltzaleen artean bada atzera begira bizi dena. Errealitate berrira moldatu nahi ez duena. Eusko Jaurlaritzaren lekukoa eramatera bildu ginen Gasteizera. Hiriburuan jendetza zetorren Korrikan, orain dela hamarkada gutxiko Vitoria hura ez ezagutzeko moduan. Poza eta jai giroa han ere. Bakar batzuentzat izan ezik. Euskaltzaletasun ziurtagiriak ematen dituzten togadunak balira bezala, Euskal Herrian Euskaraz taldekoek pankarta jarri ziguten atzean: “Eusko Jaurlaritza, euskararen alde egon? Euskararen alde egin!”. Betiko ezin-eramana erakutsi behar, berriz ere.
Diskutitu daiteke Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika, jakina! Kritikatu daiteke haren norabidea, nola ez ba! Eztabaidatu daiteke nahiaren eta ahalaren arteko muga-lerroa non dagoen, harantzago ala honantzago dagoen, nahi den guztia… baina Eusko Jaurlaritza euskararen alde ari den zalantzan jartzen duena ez da errealitatean bizi, nik uste. Edo, hobeto esan, ez du errealitate hau bizi nahi. Bestelakoa nahi luke akaso.
Zein erakundek bultzatu du, bada, euskarazko hezkuntza, zeinek helduen euskalduntzea, zeinek euskararen presentzia administrazioan, hedabideetan, zerbitzuetan… Jaurlaritzak baino gehiago? Urrutira jo gabe, adibidez, euskal hezkuntza edo euskal telebista finantzatzeko dotazioez gainera, Eusko Jaurlaritzak onartua duen Euskararen Agenda Estrategikoak ehun milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusten du urtero euskara sustatzeko. Besteak beste, euskaltegien lana babesteko dira inbertsio horiek; edo, baita ere, larunbatean lekukoa eman zigun ikastola eta lekukoa eman genion ikastola finantzatzeko. Hori ez da euskararen alde egotea; hori euskararen alde egitea da. Ez al da aski ikustea zer bilakaera izaten ari den euskara Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zein Nafarroan edo Iparraldean? Bilakaera horri esker, gaur ez dago jokoan euskararen biziraupena; gaur euskararen bizi-indarra da irabazteko duguna. Baina argitu dezadan lehenbailehen: biziberritze honen meritua ez da Jaurlaritzarena bakarrik, noski. Udal, aldundi eta euskal administrazio guztiek bultzatu dute norabide berean, diru-baliabideak eta giza baliabideak jarriz euskararen normalizazioaren alde. Eta, batez ere, euskal gizartearena da meritua: euskal herritarrek (izen eta abizena duten bana-banakoek) erabaki dute euskarari etorkizun oparoa ematea: euskara ikasi dutenek, seme-alabak euskaraz eskolatu dituztenek, beren bizitzetan euskarari eguneroko tokia egin diotenek, euskara –modu batera edo bestera- bere egin duten guztiek. Gizartearen eta erakundeen artean loturarik egon ez balitz, euskarak ez zukeen izango egun duen estatusa. Osasuntsuago nahi genuke batzuek, bai, baina bizitzan beti ez da posible izaten nahia eta ahala pare-parean joatea.
Baina, hala ere, badira errealitate hori ikusi ere nahi ez dutenak. Ezker abertzalearen munduko hainbatek, hizkuntzaz haratago doan joera politikoagatik, oraindik ezin dute Gernikako Estatutuaz geroztik eratutako erakundeen lana inola ere aintzat hartu. Hala, beren lider batzuek ere modulatu eta egokitu dituzten mezuei entzungor eginez, erakundetze alternatiboaren betiereko jarreran tematzen dira eta ezinezkoa zaie guztiz normala eta onartua beharko lukeen errespetu instituzional gutxienekoa zaintzea. Jarrera horrek debekatu egiten die bestela pentsatzen dutenen eta dugunon posizioa errespetatzea. Euskararen gainean patrimonializatze joera agerikoa dute, inorena ez eta guztiona dena norberarentzat gorde nahiz bezala. Alabaina, jarrera hori antzua da eta ez du indarrak metatzeko balio, ez du gizarte gero eta euskaltzaleagoa izateko balio. Euskara irudi eta jarrera horiekin lotzeak gizartearen gehiengotik aldentzea dakar. Patrimonializaziotik ghettora ez baitago metro erdi bat ere. Ona litzateke Euskal Herrian Euskarazek ebaluatzea bere jarrera horiek, euskarara hurbiltzen diren eta euskaratik aldentzen diren herritarren balantzean, emaitza positiboa ote duten ala negatiboa ote duten. Alegia, Korrikan parte hartzen ari diren guzti-guztiekiko errespetua zaindu ezean, euskarari eta Korrikaren antolatzaile AEKri berari mesede egiten ote dieten ala kaltea egiten ote dieten.
Izan ere, euskarak gizarte osoaren beharra du: abertzaleena eta ez abertzaleena, ezkertiarrena eta eskuindarrena, era batera nahiz bestera pentsatzen dutenena. Gizartea aniztuna da eta aniztasun horretan egin behar diogu tokia euskarari, behar besteko tokia, euskaraz bizi nahi dugunok gero eta aukera gehiago izan dezagun eta, aldi berean, gizarte kohesioa sendotu dezagun. Hau ongi zainduz eta herritarren atxikimendua etengabe zabalduz egingo baitugu aurrera, euskara biziberritzeko prozesu geldiezinean.
Hemen ez dago inor sobera. Sobera dagoen gauza bakarra jarrera baztertzaile eta patrimonializatzailea da. Denok gara beharrezkoak eta denok dugu zer ekarria. Bazterkeriarik gabe eta errespetuan zerbait eraikitzeko prest gauden eta gai garen guztiok, jakina. Indarrak batzeko garaia da, elkartzeko, errespetatzeko, osatzeko, gehitzeko. Gu prest gaude.
Joseba Erkizia
HABEko zuzendari nagusia.
Gasteizen, 2015eko apirilaren 1ean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]