Gobernuaren eta presidentearen ustelkeria salatzeko protestek jarraitzen dute Haitin

  • Uztailean hasi ziren Haitiko protestek, bederatzi hilabete bete eta jarraitu egiten dute. Milaka manifestarik kalera ateratzen jarraitzen dute Jovenel Moïse presidentearen dimisioa eskatuz, gobernuaren ustelkeria kasuak gain hartzear direla. Moïsek presidenteari arazo berri bat lehertu zaio eskuetan: AEBetako bost mertzenario atxilotu zituzten otsailean Port de Prince hiriburuan Haitiko banku zentralaren inguruan eta ikerketa batek erakutsi du presidenteak diru publikoa lapurtu nahi zuela.

Istiluak areagotzen ari dira Haitin.

2019ko martxoaren 22an - 13:10

Armatuta zeuden AEBetako bost mertzenarioek atxilotuak izan ostean adierazi zuten "gobernuaren misio" batean ari zirela lanean.

Azkar batean bidali zituzten AEBetara, Haitin beren aurkako kargu penalak aurkezteko denborarik gabe. Horrek haserrea biderkatu egin du herrialdean Democracy Now gunean jaso dutenez. Gobernuari zuzendutako galdera nagusia ondorengoa bilakatu da: zer egiten zuten bost gizon horiek banku zentralean? Otsailetik erantzunik gabe izan da galdera hori.

Haiti Liberté hedabideak The Intercept-ekin batera asteazkenean argitaratutako ikerketak jendea sutu ditu. Bost mertzenario horiek presidente haitiarrak aginduta zeuden banku zentralean. Diru publikotik bakoitzari 10.000 dolar ordaindu zizkioten, eta beste horrenbeste jasoko zuten lana amaitzean. Beren helburua zen bankuko aholkulari presidentzial bati eskolta ematea, honek 80 milioi dolarreko transferentzia bat egiten zuen bitartean, gobernuaren petrolio-konpainia baten kontutik presidenteak kudeatzen duen kontu pertsonal batera.

Ezkerrean Jovenel Moise presidentea, ez duela dimitituko adierazi du ohar baten bidez.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haiti
Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Amerikako herrialderik pobreenean haurren erdiak larrialdiko laguntza behar du

Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.


Solitude ez dago bakarrik

Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]


Eguneraketa berriak daude