Gizon bat atxilotu dute Iruñean emakume bat bortxatzea egotzita

  • Gertakaria izan zen lekuaren inguruan zeuden segurtasun-kamerek erraztu dute gizona atxilotzea.


2023ko abenduaren 19an - 11:30
Iruñea // Argazkia: Wikimedia Commons
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

23 urteko gizon bat atxilotu du astelehenean Iruñeko Udaltzaingoak, 60 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.

Erasoa larunbat gauean gertatu zen Nafarroako Artxibo Nagusiaren inguruan, Alde Zaharrean. Datuen arabera, bi gizon emakumeari sakelekoa eta poltsa lapurtzen saiatu ziren indarkeria erabilita, eta horietako batek bortxatu egin zuen ihes egin aurretik. Inguruan zeuden segurtasun-kamerek ahalbidetu dute gizona lehenbailen atxilotzea.

Gizona Antsoainen atxilotu dute, eta Udaltzaingoaren egoitzan dago kasua epailearen esku utzi arte.

 

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.