Gizon bat atxilotu dute Donostian 49 migratzaile esplotatzea egotzita

  • Eibarko lau etxebizitza eta lokal batean bizi ziren biktimak, “baldintza penagarrietan”. Eraikuntza lanetan esplotatzen zituen eta “legez kanpo” erroldatu zituen.

Argazkia: @DelGobPaisVasco

2024ko urtarrilaren 17an - 10:19
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gizon bat atxilotu dute Donostian, giza trafikoko eta langileen eskubideen aurkako delituak egiteagatik. Atxilotuak 49 migratzaile hartzen zituen Eibarko lau etxebizitza eta lokal batean, 250 eta 450 euroren truke. Espainiako Poliziaren arabera, baldintza “penagarrian” bizi ziren pilatuta: koltxoietan egiten zuten lo lurrean, berogailurik eta oinarrizko etxetresna elektrikorik gabe, hezetasun eta intsektuekin. Horrez gain, eraikuntza lanetan esplotatzen zituen, zortzi ordu baino gehiagoko lanaldiekin eta babes neurririk gabe, besteak beste.

Poliziak adierazi du atxilotuak iruzur egin ziela migratzaileei, ez zutelako hizkuntza eta legedia ezagutzen. Hilean 5.700 euro irabaztea lortu zuen eta, gainera, etorkinak “iruzurrez” erroldatu zituen diruaren truke. Gizona abenduaren 30ean atxilotu zuten, eta egun aske dago epaiketaren zain.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.