Gizon bat atxilotu dute Beasainen abenduan Bilbon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

  • Abenduaren 6an, 19 urteko emakume batek sexu erasoa jasan zuen Casilda Iturrizar parkean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez Ertzaintzak, 21 urteko gizonezko bat atxilotu du Beasainen eraso hura egotzita

Argazkia: Uriola.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 4an - 09:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

19 urteko emakume batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen abenduaren 6an, asteartea. Emakumea lagunekin atera zen eta nola jakin gabe, Casilda Iturrizar parkean esnatu zen biluztuta eta minduta. El Correok kaleratutakoaren arabera, ea burundanga drogaren eraginpean zegoen ikertu zuen Ertzaintzak. Gaztea Basurtuko Ospitalera eraman zuten, eta bertan jarri zuen salaketa.

Geroztik ikerketetan ibili dira eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatuta zuen. Asteartean atxilotu zuten Beasainen.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude