“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

  • Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei sustengua eta babesa eman nahi dio taldeak eta Donostian bilkura publikoa eginen dute otsailaren 15an eta torturak pairatu dituzten oro gomit dira.

David Gramond Euskal Irratiak
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 14an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kari horretara David Gramond lapurtarra ere Donostian izanen da hitzordu horretan, bera, 1998an torturatu baitzuen Guardia Zibilak bost egunez Madrilen. Bere ustez, informazioa biltzeko baino, gizartea «beldurrarazteko» baliatu zuten tortura, militante berrien sorrera «saihesteko».

 


Irakurri gehiago: Tortura Politika Polizia
Tortura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.