Kutxabankek %60 gutxiago bideratuko du Gizarte Ekintzara, 'El Correo'-ren arabera

  • El Correo egunkariak atzo argitaratu zuenez, Kutxabank osatzen duten BBK, Kutxa eta Vital aurrezki-kutxek %60 inguru murriztuko dute Gizarte Ekintzarako aurreikusi duten inbertsioa. 2012an 113,2 milioi euro bideratu zituzten (65 milioi BBK-k, 39,7 Kutxak eta 8,5 Vitalek).


2013ko otsailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
BBKren sukurtsaletako bat.

Dirudienez, ekintza kaltetuenak kultura, kirola, aisialdia, babesletzak eta ludiko-sozialak izango dira, baita solidaritatearekin zerikusia duten proiektuak ere. Hala, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek sumatuko du murrizketa ekonomikoa.

Aldiz, Donostiako Onkologikoa, Eureka! Zientzia Museoa, Sukarrietako udalekuak eta La Ola laguntza zentroa orain arte bezalatsu finantzatuko dituzte. Antso Jakituna, Mejora eta Estadio fundazioek ere Kutxabanken diru-laguntza izango dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude