Gizakiaren eboluzioa eta klima: neandertalek erakutsiko digute bidea non hasi eta amaitzen den

  • Atapuerca eta Desinovako aztarnategietan egindako ikerketa argitaratu du Science aldizkarian nazioarteko aditu talde batek. Glaziazio eta beroaldietan, neandertal gizakiak nola eboluzionatu zuen ikus daiteke DNA nuklearrarekin, haien aztarna fisikorik izan gabe ere.


2021eko apirilaren 19an - 16:36
Atapuercako "Estatuen Galerian" bizi izan ziren neandertalak (arg.: MSF / Burgosko Eboluzioaren Museoa)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Neandertal gizakiren inguruan gero eta gehiago dakigun honetan, beste pauso bat eman du arkeologiak. Burgosen dagoen Atapuercako aztarnategiko sedimentuetan eta Siberiako Altai mendikateko Desinova eta Chagyrscaya haitzuloetan egindako ikerketa baten bidez, lortu dute neandertalen DNA nuklearra zein den jakitea. Lehendik bazekiten DNA mitokondriala zein zen, baina orain nuklearra lortuta informazio askoz osoagoa dute.

Hala, pauso horrekin, eta baldintza zehatz batzuk ematen badira, ez da beharrezkoa izango giza fosilik izatea historiaurreko haitzulo bateko biztanleak identifikatzeko.

Ikerketa Alemaniako Leipzig Antropologia Ebolutiboko Max Plack Institutuaren eta Atapuercako Giza Eboluzioaren Museoko lantaldearen arteko elkarlanaren emaitza da, azkeneko honetan EHUk eta Aranzadi elkarteko hainbat ikerlari ere parte hartzen dute. Siberiako hotzak –DNA mantentzeko ezinbestekoa– eta Atapuercako “Estatuen Galeriako” baldintza bereziek lagundu dute: neandertalak bizi izan ziren galeria hori itxita geratu zen egungo gizakiarekin kontakturik izan gabe eta zoru estalagmitiko batek estali zuen gainera.

Aldaketa ekologikoen ondorio

Atapuercaren kasuan, gizonezko baten eta hainbat emakumezkoren arrastoak aurkitu dituzte. Lehena duela 110.000 urte bizi izan zen eta bere leinua duela 130.000 urte inguru sortu zela jakin dute DNA nuklearrari esker, orduan sortu baitzen haren arbasoen artean lerro-multzoen bereizketa, teknikoki “erradiazio” deitzen zaiona.

Hain justu, urte horietan bi glaziazioen arteko beroaldia hasi zen eta adituen ustez, beraz, klimak eragina eduki zezakeen neandertalek izandako aldaketa horretan.

Emakumezkoen arrastoak urte “batzuk” geroagokoak dira, 30.000 urte berriagoak, eta hauek lan estratigrafikoei esker jadanik ezagunagoak zaizkigun neandertalen ezaugarriak zituzten, aurrekoengandik genetikoki desberdinak. Kasu honetan ere, klima aldatu eta azken ziklo glaziar handia hasita zegoen. Klimaren eta gizakiaren eboluzioaren arteko harremanean, neandertalek bidea non hasi eta amaitzen den erakutsi diezagukete gizaki modernooi, hortaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historiaurrea
2025-09-18 | Elhuyar
Oraintsuko Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Gamiz-Fikan, labar-artea duena

Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, Gamiz-Fikan aztarnategi bat aurkitu dute, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Azaldu dutenez, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da; hau da, ez da kobazulo... [+]


Herrixka baskoi baten harresia atzeman dute Eslabako Santakriz aztarnategian

Ikerlariek ez dute erromanizazio zantzurik atzeman Burdin Aroko kokaleku horretan. Adituen arabera gunea suntsitu gabe abandonatu zutela erakusten dute arrastoek.


Ötzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Neandertalen sofistikazioa

Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude